Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errendizio (orobat errendizione g.er.) iz errenditzea.

Minbizia ametitzen ikasi dut, ez dakit tolerantzia den edo errendizioa den.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 139. orr.

Horren ondorioz, Irkutsken setioa eta errendizioa denbora kontua besterik ez zen, eta denbora laburreko kontua beharbada.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 367. orr.

Portugaldarrek uste izan zuten hiriaren errendizioa negoziatzera zihoazela Santoñatik urruti hasi ziren errendizio haren negoziaketak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 405. orr.

Ziegetan preso ditudan zortzi beaumondarrak ere laxatu eginen ditiat, errendizionea neure eskuz sinatu ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 631. orr.

Hitlerrek bezala jokatu nuen, frantsesak menpean hartu eta haien errendizioa Versailleseko ituna sinatu zen bagoi berean sinatzera behartu zituenean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 134. orr.

Euskal Gobernuko iturrien arabera, Santoñako errendizioan atxilotuetako 321 hil egin zituzten, fusilatuta edo garrotean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 36. orr.

Sainte-Marieren ustez «su-etena ez da errendizio bat», baizik eta «arma eraginkorrena».  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Ernest Hemingway kazetaria ez zen Parisen errendizio formalaren testigu izan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 231. orr.

Hamabost mila soldaduk, azkenekoek, zikin eta dardarka, erabateko errendizioa eskatu behar izan zuten euren zuloetatik aterata.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 136. orr.

Egoera berriaz baliatzeko «irudimena» eskatzen die kazetak espainiarrei, eta «baldintzarik gabeko errendizio» eskaerak «samurtzeko» esaten dio PPri.  Berria - Harian   2006-03-24

IRA, zeinak aldaketarako egutegia zuen, ez zegoen errendizio eta derrota usaina zuten unionisten eskaeren aurrera makurtzeko prest.  Berria - Mundua   2004-09-01

Errendizio ituna errespetatuko dutela agindu zioten ofizial italiarrek, eta halako batean abiatu eta goizeko hamarrak hamar gutxitan iritsi ziren Baionara.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus