Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errendimendu (orobat errendimentu g.er.) 1 iz erabiltzen diren bitartekoen eta lortzen den emaitzaren arteko proportzioa.

Makina hilkorra aztertzean, egiturari erreparatu behar genioke lehenik; hurrena, mekanismoei, eta, azkenik, kontrolguneari eta diseinua edo errendimendua hobetzeko aukerei.Txirrindulariak bere errendimendua %10 hobe dezakeela dio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Ezker eskuarekin izandako hobekuntza al da aurtengo errendimenduaren gakoa?  Berria - Kirola   2004-08-13

Lanean, ingurunea atseginagoa bihur daiteke, langileen errendimendua handiagotuz.  Berria - Gaiak   2006-02-07

Bere bizitzako pasadizo hori kontatu bazuen izan zen zuritzeko zergatik uzten zuen bere ondasunen errendimenduaren parte bat hilero jende on baina behartsuaren artean bana zezaten.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 61. orr.

Ekoizpenen antolamendu faltak, errendimenduen beherakadak eta landako langileen emigrazioak argi uzten dute, hasteko, nekazaritzaren porrota.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Taldearen errendimendua ez da behar bezalakoa, eta ez du hobera egingo ni entrenatzaile karguan nagoela.  Berria - Kirola   2004-09-21

Berrikuntzak baino nahiago dute errepikapena, arma bakarra, gorputzaldia nolakoa, errendimendua halakoa.  Berria - Kirola   2004-04-08

Beti dago zer hobetu, errendimendua beti izan daiteke hobea, eta koska hori nabarmendu nahi nuke.  Berria - Kirola   2004-11-12

2 (izenondo eta izenlagunetan)

Xenobankuek [...] errendimendu handiak eskain ziezazkieketen beren bezeroei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

Gorputzaren erregai-sistemak errendimendu harrigarria erakusten du egiaz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Izandako minutuei errendimendu bikaina atera die.  Berria - Kirola   2004-02-18

Errendimendu eskasa eman zuen oso.  Berria - Kirola   2004-03-17

Bronkitisa sendatuta, bere errendimendu fisikoa probatu nahi du gaur.  Berria - Kirola   2004-08-31

Errendimendu handiko eguzki plakak.  Berria - Gaiak   2004-11-17

Kirol arloa: Zubieta Errendimendu Handiko Zentro egin.  Berria - Harian   2005-06-30

Errendimendu akademikoan eta adimen gaitasunean eragiten duten buruko alterazio eta nahaste neurologiko arinak saihestea da kanpaina honen helburua.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Bete-betean asmatu zuen Jose Mari Bakerok txiletarra fitxatzean eta «berehalako errendimendua» emango zuela esatean.  Berria - Kirola   2006-04-20

3 (hitz elkartuetan)

Errendimendu bilaketak, gizakiaren osasunaren eta ingurunearen kalterako izanik ere, mozkinak areagotzea besterik ez duenean helburu, orduan, produktibitatearen bilaketak produktibismoari ematen dio txanda.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 92. orr.

· Kortajarena, Martinez eta Jon Sasiain Bartzelonako eta Madrilgo goi errendimenduko guneetan ari dira.  Berria - Kirola   2006-01-05

Azkenean kirol errendimenduak kontratua sinatzeko garaian pisu handia dauka.  Berria - Kirola   2004-05-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus