Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errenazentista (orobat ernazentista g.er.) izond errenazimentukoa, errenazimenduari dagokiona.

Elementu formal gotiko, errenazentista eta barrokoak ageri dira nonahi, baina ez nola hala nahasian.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.

Green Sleeves eta beste abesti errenazentista batzuekin egindako bikote dantza zoragarria.  Berria - Kultura   2004-05-16

Angulemako Margarita (Albreteko Enrike II. aren emaztea zelako 1525ean nafarren erregina bilakatu zena) idazle errenazentista oparoa izan zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

1569an argitaratu zuen La Araucana izeneko poema epiko errenazentista.  Berria - Kultura   2004-04-08

Plaza osoa ikus dezaket hemendik: gorriz eta horiz eta laranja argiz margoturiko fatxada zaharberrituak, galeria zuriak, teilatu okerrak, errenazentista itxurako jauregia.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 17. orr.

Hilabete errenazentistak izan ziren, florentziarrak, baina niri inporta ez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus