Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lamiei ere eman behar zaie erremusina. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 189. orr.
Lautariko middôt-ak dira erremusina ematen dutenen artean; lau dira, halaber, eskolara doazenen artean. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 134. orr.
Bai baitzekien poetak, bai baitzekien kantariak urria dela eman zaion erremusina: une baten aberastasuna, besterik ez. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 149. orr.
Ikusiak zituen Venezian eta Genovan, merkatari holandarrak bizi ziren karriketan ere, hango eliz atari eta jauregietan hirunaka, launaka, bosnaka, seinaka, zazpinaka halako tresnaz musika joka, jendearen erremusina eskatuz trukean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.
Utzi zaituenak erremusina eskatzen dizu bortañora hurbilduta. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.
Hala zeharkatzen dute herria, erremusina eske. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 87. orr.
Al-Husainen meskitara jo ohi zuen otoitz egitera eta diru eta ogi erremusinak banatzen zituen meskita ingurumarietako eskaleen artean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.