Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erremonte 1 iz pilota jokoa, xisteraz eta atxikirik egin gabe jokatzen dena.

Aizarnazabalgo semeak 18 urte ditu, eta bederatzi urte daramatza erremontean jokatzen.  Berria - Kirola   2006-02-04

Ia 15 urte daramatza erremontean profesional gisa.  Berria - Kirola   2004-01-16

Erremonteko finaletako usadio denez, Koteto Ezkurrak eta Iñaki Lizasok bihar goizean Galarretan apartatuko dituzte larunbateko partidan erabili beharreko pilotak.  Berria - Kirola   2004-09-01

Erdi lanetara iritsi da Erremonteko Desafio Torneoa, eta ez du orain arte bikote bakar batek ere hirukoterik menpean hartzen asmatu.  Berria - Kirola   2004-04-27

Erremontekoa oso pilotaleku luzea da, eta lehen pilotakadan ondo hasten ez baldin bazara, tantoan erdipurdi ibiltzearen arriskua duzu.  Berria - Kirola   2004-08-21

Urte Berri egunez bi pilota jaialdi garrantzitsu egon ziren, esku-huskakoa Bergaran (Gipuzkoa) eta erremontekoa Uharten (Nafarroa).  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Kike Elizaldek agur esan zion herenegun erremonteari.  Berria - Kirola   2004-01-03

Jende gutxiago dator erremontea ikustera.  Berria - Kirola   2004-04-15

2 (hitz elkartuetan)

Bi beteranok, erremonte munduko bi zakur zaharrek berriro ere elkar ikusiko dute gaur Galarretan, Casino Kursaal Torneoko lehen kanporaketan. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan erremonte jaialdia izan zuten atzo.  Berria - Kirola   2004-07-31

Frontoi berria eraiki zuten han, eta erremonte jaialdiak Iruñeko erdigunetik urrundu ziren, bide batez.  Berria - Euskal Herria   2004-08-08

Ez da emaitza hori ohikoa izaten erremonte partidetan.  Berria - Kirola   2004-03-31

Erremonte jokalaririk onenak izango dira, helburu bakarra buruan: interesa berpiztea, Juan Antonio Erzilla enpresako kudeatzailearen hitzetan.  Berria - Kirola   2004-04-15

Buruz buruko erremonte lehiaketa hasiko da 22an; irabazlea Casino Kursaal Torneoan ariko da.  Berria - Kirola   2004-06-19

Aurtengo Binakako Erremonte Txapelketak berriak ditu izena, lehiaketa sistema eta hiru pilotari.  Berria - Kirola   2004-11-26

Binakako Faustino erremonte txapelketak gaur osatuko du finalerdietako koadroa.  Berria - Kirola   2004-12-23

Iragan ostegunean, Binakako Faustino Erremonte Txapelketako finalerdietako lehen partida galdu ondoren, gaur, irabaztera derrigortuta daude.  Berria - Kirola   2006-01-07

San Fermin Torneoko Erremonte finala.  Berria - Kirola   2004-07-14

Garikoitz Altunak eta Jokin Etxabek osatzen dutena izango da Binakako Faustino Erremonte torneoko finalerdiak jokatuko dituen hirugarren bikotea.  Berria - Kirola   2004-12-19

Erremonte koadroko izar gazte trebeenetako batek Galarretako estelarra jokatuko du gaur.  Berria - Kirola   2006-02-14

Insalus Erremonte Masters-a.  Berria - Kirola   2006-03-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus