Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erremolke (orobat erremolka g. er.) iz atoian eramaten den ibilgailua.

Mahastietatik bide errazagoa zuten inondik ere, baina egun haietan ez zegoen bertatik pasatzerik traktore, erremolke eta langile pilarekin topatu gabe.     «Bizia lo», 2003 - 137. orr.

Han, hantxe bertan, arrakalaren sakonean 80 edo 90 metrora, erremolke sobietiko bat ikusiko da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 313. orr.

Goizean goizik bazihoazen inguruetako laborariak beren kabalekin, behi edo ardi, erremolka bat zaldikarrosari loturik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.

Oso nekeza dela fardelak ekipaje tokira igo behar izatea, eta agentziak hobe lukeela fardelak garraiatzeko erremolke ttiki bat erantsi izan balu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 50. orr.

Non zer ikusi egin zuen poliziak, begiak ezertan ipini gabe; gero gabarrako koxkan bota jarri, erremolke barnea miratu zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus