Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erremolatxa 1 iz baratze landare hosto-handia, sustrai mamitsua duena (Beta vulgaris); delako sustraia. ik beterraba.

Oholesiaz bestaldean alor ikaragarri zabalak ikusten ziren, eta, han ereinda, azak, tipulak, patatak, erremolatxak eta bestelako barazkiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.

[Baratzean] lore-sailak eta neguko barazkiak -azaloreak, patatak, erremolatxak, zerbak, tipulak- ikus daitezke.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

-Arbiak jar genitzake, edo erremolatxak -esan zuen sukaldariak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 438. orr.

Prezio berean saltzen zituzten aberats zortedunek azukre nahiz bazkatarako erremolatxak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 165. orr.

Bill Shaw ere badago, hura ere zapala, sukaldeko mahaian tea edaten, erremolatxa gorriaren koloreko aurpegiarekin eta ile urdinduarekin, eta lepo nasaiko jertse bat jantzita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.

Erremolatxa buru luzeak, tenple onenaren zain, gurdika-gurdika, ukuilu eta mandio bazterrean gordetzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.

Onddo-kapelaren azpian, gizonaren aurpegia gorri-gorria zen, erremolatxaren antzekoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 461. orr.

Izarretatik izarretara, enkargatuaren begiradapean, garia edo erremolatxa biltzen, ehunetik gora lagun lerro-lerro aritzen ziren.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 152. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hurrengo erremolatxa uztarekin kezkatuta agertu zen atzo Eloy Lopez de Foronda Arabako nekazaritza ahalduna.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

Erremolatxa-aurpegiko gizon sendokote bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 344. orr.

Arabako erremolatxa azukrearen desagerpena ekarriko duen erreforma onartu zuen atzo Europako Batzordeak.  Berria - Ekonomia   2004-07-15

Han, eguneko edozein ordutan emango zizkizuten erremolatxa potaje gorri-gorria, arrain errea edo gisadua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 7. orr.

Gauetan patatak haragi saltsaren ordezkoarekin eta erremolatxa entsalada jaten dugu beti.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azukre-erremolatxak alimentu gehiago daukala eta elikagarriagoa dela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 165. orr.

Zopa bazka-erremolatxa eta arbi-azaz egina zen egun hartan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 177. orr.

Orotara, 2.700 hektarea erremolatxa landu dira aurten, aurreko urteetan baino gutxiago.  Berria - Ekonomia   2004-07-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus