Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erremitean irakurri zuen: John Rhys. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 390. orr.
Nik ere karta bat idatzi nion nire buruari: erremitean nire Brooklyngo helbidea jarri nuen eta kartazalean berriz Donostiakoa. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 178. orr.
Zigilua Bartzelonakoa zuen, eta Adelak idatzia zirudien, erremitearen arabera. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 248. orr.
Igogailuan gora zihoanean, ohartu zen Londresko helbide bat zekarrela erremiteak, guztiz ulergaitza zen letra batez idatzita. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 226. orr.
Haietako bat kartazal handia zen, eta ez zuen inongo erremiterik. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 17. orr.
Tamaina txikiko gutunazal bat eskaini zidan. Erremiterik gabe zetorren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 358. orr.