Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreminta (orobat erraminta g.er.) 1 iz lanabesa.

Pastera ondoan harea pila bat, adreiluak, lurrean hor eta han kapazo bat, errejazko hesi txiki bat, borra, pala, paletak, taladroa eta beste zenbait tresna eta erreminta.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 133. orr.

Antropologoen arabera, gizona, hain zuzen ere, sortu zuan, hatz lodia tolesteko ahalmena bereganatu zuen unean, horrela izan baitzuen arma edo erreminta eskuan hartzeko ahalmena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 136. orr.

Oihanetik atera zituan, lau mila langile, gerriraino lokaztuak, soina biluzik; beren erremintak lurrean ezarri, aizkora eta pala, eta nahikoa zela esan zitean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.

Tresneriak bai, iragarpenetako baliabide diren erremintak aurreratu ederra jasoak dira, horratik!  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 82. orr.

Ederki pulitu eta erabiltzeko prest dagoen erreminta bat mekanikoak aztertzen duen bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 88. orr.

Baserri askotan, sarde-koilarak urki-zurez egin ohi zituzten: ziurtzat zuten, erraminta horiekin janez gero, hezueria eta beste gaitz asko uxatuko zituztela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

Lurrean eseri eta Mintak erremintak eskuratu zizkiola.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 172. orr.

Zenbait erreminta generamatzan ateak edo leihoak behartu ahal izateko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 180. orr.

Biseradun txanoek lanerako erremintak eta makina astunak egiten zituzten konpainien marka-irudiak zituzten inprimatuta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.

2 irud/hed

Partidu horrek estatuaren erreminta guztiak lotsagabeki, propio, erabili dituelako bere interes politikoetarako.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.

Haziari, erne ahal izateko, lur emankorra ezinbestekoa zaion bezala, hartzaileak ere erreminta egokiak behar ditu: bestelako eredu komunikatiboa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 87. orr.

Poliza bat dauka, denetarako erreminta horietako bat, edozertarako balio diona.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 12. orr.

Azken batean, hitza dute erreminta.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta erreminta fabrika batera al zatoz lan bila?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 127. orr.

Bazen erreminta-kutxa bat logela ondoko ohe-jantzien armairuan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 77. orr.

Joan nintzen, bada, erreminta-kaxarekin goiko solairura: gurasoen gelara, zuzen-zuzenean; ireki nuen kaxa, tresneriatik mailua eta iltze luze batzuk bereiziz.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 27. orr.

Azken batean Albert Matson jaunaren emaztea zen bera; aurretiaz, Laura Whitmore andereñoa, Drop Forge and Tool Works Whitmore forja eta erreminta-makina lantegikoen senitartekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.

4 zakila.

Isurtzeko zegoen unean bertan, ahotik atera nuen erreminta eta eskuarekin amaitu nuen lana, ziurtatuz haren salda baliotsu hura nire blusan isurtzen zela zipriztinka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 314. orr.

Leherrenak eginda ere, ezin zuen erreminta zulotik atera; zeren ordurako neskaren zukua substantzia likatsua bihurtua baitzen, loctite hutsa, "Aggggg!".  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 104. orr.

5 makina-erreminta (102 agerraldi, liburu 1 eta 38 artikulutan) metalei forma emateko makina.

Bilboko Makina-Erremintaren Biurtekoan aurkeztu berri dute robota.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Makina erremintaren erakustazokak BECeko pabiloi guztiak hartuko baititu.  Berria - Harian   2006-01-20

Makina erreminta sektoreak erronka indartsua du aurrean.  Berria - Gaiak   2006-03-21

%10,4 jaitsi da makina erreminten ekoizpena.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Iaztik hona nabarmen murriztu dira makina-erreminten eskariak.  Berria - Ekonomia   2004-03-04

Makina-erreminten Diseinu lehiaketa.  Berria - Ekonomia   2004-06-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus