Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan Nafarroako euskal jendea erremindu zen eta berehala erabaki zuten elgarren artean Karl Haundiaren azken tropa, berantenik pasatuko zena Ibañetako lepoan [...] han berean xehakatzea harroka ukaldika. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 212. orr.
Halako iritziak eskuarki erremindu egiten naute. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 256. orr.
Pentsatu nuen ni erreminduko ote nintzen beldurrez nahiago izan zuela isilik geratu, Marga, emakume gehienak bezala, oso pragmatikoa baita. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.
Pentsatzen jarrita, hori da okerrena: ez nauela nirekin haserretzeko edo erremintzeko adina kontuan hartzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 68. orr.
Haren mazelak oniritzia egin zion nire musuari eta horretan ezagutu nuen ez zela nirekin bart bezain erremindua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.
Frantziskoren aitak, guztiz erreminduta, madarikatu egiten zuen semea berarekin topo egiten zuen bakoitzean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 467. orr.
Munduaren eta mundutarren ergelak betiko erremindurik utzi zuten gizonari. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 74. orr.
Ukoak erremindurik, etxea utzi zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 81. orr.
Hori ikusiz, amorruz dago gaiztoa, erremindurik eta urtzen; gaiztoen ametsek porrot egingo dute. Elizen arteko biblia Sal 112,10
Bihotz barnean erremindurik eta ustekabeko gertakari horiez kezkatuta, lagunak eta auzokoak bildu eta San Damianera joan zen lasterka batean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 502. orr.
Frantziskoren aita zen denetan sumindu eta erreminduena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 880. orr.