Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Romanok hainbatetan adierazi zuen buruaren atzealdean erremina sentitzen zuela. Berria - Euskal Herria 2004-02-14
Zeinen arrotz bikote haiek gure inguruan dantzan, ametsetakoak iduri, gurma zarratuan lauso ikusten nituen, neska ezezaguna eta biok ginen errealitate bakarra han, izerdi hura, erremin hura gorputzaren zuztarrean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 155. orr.
Ez ditugu, beraz, entzun behar suaren argia goresten eta erremina gaitzesten dutenen hitzak, ez baitira mintzo suaren izaerari begira, norbere erosotasunaren arabera baino. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 366. orr.
Bizpahiru gabirai zebiltzan, eguerdiko beroaren erreminak astunduriko hegaldi nagiaz, hauts harrotuaren inguruan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.
Berotzeko, osatzeko eta sukalderako erabilgarriagorik deus ez dago, nahiz eta suaren erremina mingarria izan benetan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 366. orr.
Ostikatuen erremina trufazko lanabes bihurtu du, eta ostikatzaileen atzaparkadarik zorrotzenak lotsagarriki utzi ditu nabarmen, harik eta peluxezko panpinak bilakatu diren arte. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 105. orr.
Labean bezala erretzen daukagu larrua, gosearen erreminez. Elizen arteko biblia Nk 5,10
Mutikotan entzundako horrek Rufinori min handia emon eutsan, antza, handik hirurogetamar urtera be, halako erreminez kontetako. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 40. orr.
Eta izaten zuen erremin izugarriagatik, mihia ahosabaiari itsatsi eta ihartu egin zitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 273. orr.
Gerra guztiak galdu egiten direla larrutik ikasi duenaren erremin gandutuarena. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 279. orr.
Kea geratu zen gela handian, ke gordin eta zirina, ke erremina. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 58. orr.
Lehenengoz jo nuen egunetik gordetzen zuen, begiradan, desafio eta gorroto erremin bat. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 165. orr.