Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errementatu, errementa(tu), errementatzen da/du ad lehertu.
Behelainotan egotea urpean zutik egotea zen, oin puntak harea edo harria ukitzen, besoak hegatsen moduan behean egoteko ura kargatzen, bata bestearen aurrez aurre, bata besteari begira, koloreak galdurik, aurpegiak okerturik, birikak errementatu beharrean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 40. orr.
Bost nebarrebok autopsiaren zain geundela, gure aita ohatilan etzanda zegoela, Imanol izan zen negarrez errementatu zena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 58. orr.