Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errementari (orobat erremintari g.er.) iz burdina eta kidekoak lantzen dituen arotza.

Errementariak burdin puska hartu eta, txingarretan goriturik, mailuka moldeatzen du, beso indartsuz lantzen.  Elizen arteko biblia   Is 44,12

Sarriegiren haurtzaroko eta gaztaroko Donostian, gremioetan banatutako gizarteak taxutzen zuen eguneroko bizitza, errementariek, marinelek, okinek, kandelagileek, gozogileek, upelgileek, aiztogileek, arotzek eta inprimatzaileek hain zuzen.  Askoren artean   «Rataplan» - 69. orr.

Aldi berean errementari, arkitekto, eskultore eta ingeniari, gai zen pareko trebetasunez lantzeko burdina zein zura.1956an jaioa, Teheran ondoko Garmsar herri langilean; aita errementaria zuen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 89. orr.

Anton errementariak hondarra isuri zuen berun urtuaren ontzira.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 207. orr.

Ontzia gotortzeko lanetara, berriz, hantxe etorri zitzaizkigun arotzak eta errementariak, eta artilleroak ere etorri ziren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 135. orr.

Berdin ingude ondoan eserita dagoen errementaria, bere arreta burdingintzan jarria duelarik.  Elizen arteko biblia   Si 38,28

Hala ere, erremintariak burdinazko hagaz eta probidentziak arbel garbiaz hornituriko arkitektoek ezin zezaketen egokituriko hutsunea betetzeko era hoberik pentsatu berpizkunde heleniko bat susperraldi "gotiko" batez burutzea baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.

Errementariak herri osoarentzat forjatzen duen bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 157. orr.

Tzilak, berriz, Tubalkain sortu zuen; errementaria izan zen, brontze- eta burdin lanetan ari direnen arbasoa.  Elizen arteko biblia   Has 4,22

Zazpi mila handiki ere eraman zituen Babiloniako erregeak, bai eta mila errementari eta sarrailgile ere, denak gudari izateko gai.  Elizen arteko biblia   2 Erg 24,16

Ez zen Israel osoan errementari bakar bat ere, honela esaten baitzuten filistearrek: "Ez da komeni hebertarrek ezpata eta lantzarik egin dezaten".  Elizen arteko biblia   1 Sm 13,19

Hamazortzi urtegaz, errementari hasi zanean, soinu joteari itzi egin behar izan eutsan, hortik ezin ebala jornalik atara eta.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 52. orr.

Gero errementari egin nintzan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 97. orr.

Bizitza normalean, bere mahonezko praka, arkondara koadrodun, gerriko baltz eta txapel hutsik bakoz jazten zan errementari baserritarra.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 8. orr.

Hala eginarazi genion auzoko errementariari latorri beltzezko erreaktor zilindriko halamoduzko bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.

Igartza multzoaren barruan historia handiko eraikina izan den errementari etxeak ere nozitu ditu zaharberritze lanen ondorioak.  Berria - Kultura   2006-01-13

Umetan, bere basamortuan, errementari talde deskonfiatu baten balakuak eta zigorrak jaso ondoren, judutarren tabernakulu batean deserriratua izan zen, aurreneko Testamentuaren Kutxa altzoan zeramala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 253. orr.

Mutikoa hirurogeta hamar urteko irakasle-errementariaren aurrean daukagu.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 78. orr.

1577an, Escorial aldean, Errementarien bailaran.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 318. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus