Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erremedio 1 iz zerbait erremediatzeko bidea edo gauza.

Halako ingurumen latzean, lexomil, prozac, paxil, lysanxia eta temesta bezalako erremedioak baliagarri suertatzen ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 186. orr.

Ajea erabat sendatzeko botika edo erremedioa ezagutzen zuela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 10. orr.

Joan izeneko gizon gazte bat hesteetako hernia batek oinazetua zegoen, eta medikuen erremedioek ez zioten ezertan laguntzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 448. orr.

Santaklara deituriko eroetxean zegoen ohe zuriari estekaturik, erremedioz galkatua eta atorra zurbailaren azpian biluz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 111. orr.

Deitu zieten medikuei eta beren erremedioak aplikatu zituzten, baina oinazea gehitu egin zen eta gaitza sendatu beharrean larriagotu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 448. orr.

Izpiritu haien aurka, mila erremedio probatu zituzten: apoak, igelak, bareak eta abar.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 75. orr.

Egunkarian irakurri zuen bere burua ibaira bota zuela, loak hartzeko erremedioak alkoholarekin nahas irentsi ondoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 335. orr.

Beren eguneroko sufrimenduari erremedioa jarri nahian-edo.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 13. orr.

Gaitzari erremedioa jartzeko agindu hau eman zuen: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 379. orr.

Eritasun horiei erremedioa jartzeko sendagaiekin botika konpainiek lortzen dituzten irabaziak ekarri dituzte gogora.  Berria - Gaiak   2006-04-12

Zeren baitzirudien ezen erremedio hark guztioi on egin zigula.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 179. orr.

Engainuz baina ez kalterako, erremedio horrekin berritu eta sendotu daitezen baizik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.

Has dadila garaiz erremedio bila, soluzio bila bere problementzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.

Goiz batez lanari uko egin nion eta medikuarenera joan nintzen, erremedio eske.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 138. orr.

Nekazariek, izurritearentzat erremedio bila, Predikatzaileen Ordenako kide bati eskatu zioten aholkua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 459. orr.

Horrek haserre nauka, baina ez diot erremediorik ikusten.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 178. orr.

Ez dago beste erremediorik; nork bere bidea egin behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Max Planck batek, berak aitortzen du, quantumaren hipotesia "etsimenduzko egintza batean" atera zuen, beste erremediorik ez zuelako aurkitu, hau da, hoberik ez zuelako asmatu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Erremediorik ez zuen zerbait konpontzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 65. orr.

Alboko andrazkoak lurrean utzitako otzara itzela eskumako oinaz zapaldu beste erremediorik ez zeukan Joseluk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 84. orr.

Gori-gori etxeak, aletegiak; baina suzko bi horma horien artetik jarraitu beste erremediorik ez du gizonak.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 13. orr.

Egia esan beste erremediorik ez zuela izan.  Berria - Kultura   2004-12-07

Bere erritmoa jarraitu beste erremediorik ez zait gelditzen, bere erritmo berean oroitzapenen zama arinduz joatea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 59. orr.

Ez dauka beste erremediorik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 113. orr.

-Ez dut beste erremediorik saiatzea besterik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 202. orr.

Hil artean bizitzea beste erremediorik ez dago eta, bitartean, zerbaitetan pasa behar da denbora.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 68. orr.

Beraz, ezkorra izan beste erremediorik ez zaizu gelditzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.

Pneumatikoen ildo-zirrituetan zegoen itsatsita zer nazkagarri hura, eta beste erremediorik ez haietako bakoitza eskuz, banan-banan, garbitzea baino.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.

-Eta zer erremedio geratzen zaio gizon burutsuari?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.

Baina nola ez ninduten beste inon onartzen, zer erremedio!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 38. orr.

Ordaindu behar izan du beti, ze erremedio, baita asea erabatekoa izan ez denean ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 48. orr.

Ze erremedio!  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 22. orr.

2 (izan aditzarekin)

Turinera itzuli eta astelehenera arte itxarotea beste erremediorik ez zen, bada.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

Ez zuen akta ontzat ematea beste erremediorik izan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 17. orr.

Zureak badu erremediorik, eta berehala emanen dizut horren frogantza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 592. orr.

Tristura horrek ere bere erremedioa izanen dik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 472. orr.

Nire nahigabeak ez du erremediorik, eroria dut bihotza.  Elizen arteko biblia   Jr 8,18

Baina eskandalu hark ez zuen erremediorik, zeren, hartaraz gero, zernahi galdetzen zitzaiolarik ere [...], alferrik izaiten baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 184. orr.

Seguruena pentsatuko huen beste erremediorik ez nuela izan, behartua nintzela horretara.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 117. orr.

Eta hark ez zuen jada erremediorik, mirakuluz-edo baizen, eta Mattin heriotzako hersturan jarri zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Aztiaren altxorra edo San Ziprianoren liburu handia delakoan sorginkeria ugari eta erremedio onak aipatzen dira bihotz eroriari, eta beste hainbat organo elbarriri, sendabide egokiak emateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 21. orr.

Gaixotasunen sorburu diren eragileak unibertsoko indarretan eta elementuetan zeudela esan zuen -hau da, gaixotasunak ez direla espirituek sortuak edo jainkoen zigorrak- eta erremedio naturalez sendatzen saiatu behar zela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 133. orr.

Mitoa izan daiteke, benetan, exortzismo-egintza erritual bat literatur narratibara pasatzea, non militarki garaile baina espiritualki atsekabetua dagoen barbaroa erremedio praktikoa aurkitzen ahalegindu den bere gaixotasun psikologiko suntsigarriarentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 156. orr.

Ironia erremedio zuhurragoa da minaren kontra, kinina sukarraren kontra baino.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 5. orr.

Gaixoak, berarengan erremedio osasungarririk aurkitu ez eta etsipenaren gaitzean eror ez daitezen. Ordurako indarra hartua zuen gaitzak, eta, ezer egitekotan, mediku trebezia izugarria eta erremedio gogorrenak behar ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.

Jainkoarekin bakar-bakarrik egoteko aukera izango duen lekuren batera ateratzea da erremediorik egokiena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 209. orr.

Alaitasun espirituala dela erremediorik seguruena etsaiaren azpikeria eta maltzurkeria guztien aurka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 358. orr.

Herioaren errautsa, hiltzeaz oroitzea, zeruko eta lurreko barberuek ediren lezaketen erremediorik hoberena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 105. orr.

Eta zein da, bekatuez damutzeko, erremediorik behinena?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 31. orr.

Izaerarenak ez du erremedio handirik.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 64. orr.

Zortearenak ez du erremedio errazik.  Berria - Kirola   2006-01-24

Hurrengo gutuna, noski, T.-ko kronikara doa, eta orduan bai izanen duela aferak erremedio gaitz eta beranduzkoa.  Berria - Kultura   2004-08-14

Dipsomaniaren erabateko erremedio bakarra -esan zuen noizbait William Jamesek- erlijiomania da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 60. orr.

Luxuaren atseginak ez dira zorion honen elementu garrantzitsuenak, nahiz eta desberdintasunaren aurkako beharrezko erremedioak izan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 94. orr.

-Ez al dakik hotzaren aurkako erremediorik onena korrika egitea dela?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 51. orr.

Goitik behera hoa martxa honetan, hondamendira, berehalako erremedioa jartzen ez badiok!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 58. orr.

Etsipen horretan zegoela, azken erremedio bezala, San Frantziskorengana jotzea erabaki zuen  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 999. orr.

4 sendagaia.

Logalearen kontrako erremedioren bat-edo izango naiz ni, nonbait.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 26. orr.

Erremedioa jarri zion eta pixka batean horrela eduki; gero, bi eskuekin axal moduko zerbait kendu zion begi-xokoetatik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 124. orr.

Ideia: diru biltzea ikerketen sustatzeko, eritasun berezi batzuen erroen hobeki ezagutzeko eta behar diren erremedioen sortzeko.  Herria   2004-12-09

Baina erremedioak ez zuen zerikusirik adarbakarrarekin, Irunberritik gertu dagoen Usungo monasterioan eginiko otoitzekin baizik.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 210. orr.

Gaitz handientzat, erremedio handiak.  Berria - Ekonomia   2004-12-19

Lantegi horretan erremedio likidoak egiten dituzte eta berinazko untzietan ezartzen, flaskoak eta anpula injektagarriak bereziki.  Herria   2003-12-18

Kafea ekarri nion eta aran egosiak hartu nituen niretzat, idorreriaren kontrako erremedioa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 78. orr.

Sorginkeria guztien aurkako erremediotzat zeukaten zuhaitz dotore hau.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Berriz ere erremedio andana bat kendu dute asurantza-kutxak diruz ordaintzen dituenen lixtatik.  Herria   2003-07-24

· Ez baitzuen tarte horretan bere soinean zeraman Kristoren nekaldiko oinazea inolako giza erremedioz edo sendagaiz arintzerik nahi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1092. orr.

6 erremediorik (orobat erremedio gabe g.er.) adlag/izlag

gu hitzarmen batez loturik geunden, eta erremediorik gabe segitu behar genuen esmalte beltz hura hornitzen, eperik huts egin gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Erabateko hondamendia iritsiko zaio, bat-batean hondatuko da, erremediorik gabe.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,15

Borgesek bizi gaitu, erremediorik gabe (izan, tamalez gu geu gara: erremediorik gabe, hori ere).  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

Eredu-jartzailearen ale bat haiz erremedio gabe, eta badakik, berez, "gizon guztiak berdinak direla" haien iritzian eta begietan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.

Frazerren iritzia zera da, erlijio nagusiak funtsean eta erremediorik gabe antisozialak direla.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.

Erremediorik gabea da zure hondamena, sendaezina zure zauria.  Elizen arteko biblia   Jr 30,12

Aurelianok ez zuen negarrik egin Juan hiltzean, baina jadanik beraren bizitzaren parte den eritasun erremediorik gabe batetik bat-batean sendaturiko gizon batek sentituko lukeena sentitu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

Mantso obeditu zuen, erremediorik gabeko gauza bati men eginez bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.

Batzuek uste zuten autista zela -eta ez zen-, beste batzuek erremediorik gabeko ergela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 47. orr.

-Burua ondo ez dagoenean hori krudelkeria bat ez al da, minez akabatzen dauden erremediorik gabeko gaixoak bizirik mantentzea bezala?  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 16. orr.

Arrunt mozkortzen direnetan edo opio hartzaile erremedio gabeetan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken erremedio (3); beste erremedio (4); du erremedio (3); erremedio bakarra (7); erremedio barik (3); erremedio bat (7); erremedio batzu (3); erremedio bila (4); erremedio eta (9); erremedio gabe (13); erremedio hoberik (5); erremedio hori (3); erremedio horiek (6); erremedio onak (3); erremedioa jarri (8); erremedioa jarri behar (4); erremedioa jartzeko (5); erremedioa jartzen (3); erremedioak ere (3); erremedioak hartu (3); erremedioren bat (3); eta erremedio (14); eta erremedioak (3); horri erremedioa (4); kontrako erremedioa (3); ze erremedio (5); zer erremedio (17); zuen erremedio (3)

aurkako erremediorik (3); bertze erremediorik (4); beste erremediorik (293); beste erremediorik ez (203); beste erremediorik gabe (4); beste erremediorik geratzen (5); beste erremediorik izan (18); bete beste erremediorik (4); bizi beste erremediorik (3); da erremediorik (5); dago beste erremediorik (8); dago erremediorik (5); dauka erremediorik (4); dik erremediorik (7); du beste erremediorik (3); du erremediorik (19); dugu beste erremediorik (4); dut beste erremediorik (7); dute erremediorik (3); duzu erremediorik (4); egin beste erremediorik (11); egitea beste erremediorik (6); eman beste erremediorik (5); erabili beste erremediorik (3); erremediorik ez (235); erremediorik ez badu (3); erremediorik ez bainuen (3); erremediorik ez dago (12); erremediorik ez dagoela (7); erremediorik ez dagoelako (4); erremediorik ez dagoenean (3); erremediorik ez dauka (3); erremediorik ez daukat (5); erremediorik ez daukazu (4); erremediorik ez du (14); erremediorik ez duela (4); erremediorik ez duen (6); erremediorik ez dugu (8); erremediorik ez dut (5); erremediorik ez dute (4); erremediorik ez dutela (4); erremediorik ez duten (4); erremediorik ez nuela (4); erremediorik ez nuen (10); erremediorik ez zaie (3); erremediorik ez zaigu (3); erremediorik ez zait (3); erremediorik ez zegoen (5); erremediorik ez zen (4); erremediorik ez zuela (4); erremediorik ez zuelako (3); erremediorik ez zuen (23); erremediorik ez zuten (7); erremediorik ezean (3); erremediorik gabe (103); erremediorik gabea (4); erremediorik gabeko (24); erremediorik geratzen (5); erremediorik geratzen ez (4); erremediorik hoberena (5); erremediorik izan (18); erremediorik izan ez (4); erremediorik onena (12); eta beste erremediorik (3); eta erremediorik (15); eta erremediorik gabe (8); ez dago erremediorik (5); ez dauka erremediorik (4); ez dik erremediorik (7); ez du erremediorik (16); ez dute erremediorik (3); ez duzu erremediorik (4); ez zuen erremediorik (8); geratu beste erremediorik (3); hartu beste erremediorik (5); hartzea beste erremediorik (3); horrek erremediorik (3); ia erremediorik (4); ia erremediorik gabe (3); jada erremediorik (5); jarraitu beste erremediorik (3); joan beste erremediorik (4); kontrako erremediorik (3); nuen beste erremediorik (5); onartu beste erremediorik (14); onartzea beste erremediorik (6); zegoen beste erremediorik (5); zuen erremediorik (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus