Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erremediaezin izond ezin erremediatuzkoa.
Zalantza izpirik ere gabe jakin nuen, era berean, hura konplot, makinazio edo sabotaje bat zela, ondorio erremediaezinak zituena. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 28. orr.
Baita galera bikoitz horrek norberaren txoko batean lehen bezain erremediaezin eta eskandalagarri irauten badu ere. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 15. orr.
Zerbait erremediaezina, antzinakoa eta mingotsa sentitu zuen eztarri zuloan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 50. orr.
Agintedun zenbait, maiz, beren arazoen arduradun egin dituzten konfiantzazko adiskideen eraginez, errugabekoen hilketetan partaide gertatu izan da, eta erremediaezineko kalteak egin izan ditu. Elizen arteko biblia EstGr 205,5