Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errematxe iz sartu den iltzearen burua zapaltzea; horrela zapalduriko iltzea.

Buruz dakizun erretolika kontatu diezu, anekdotak eta guzti, zenbat errematxe dituen, zein zailtasun izan ziren jasotzeko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 25. orr.

Ikusi nuen, ikusi, nola lotzen zizkioten errematxeekin bola eta katea ezkerreko hankan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 80. orr.

Wilson Avenue-ko geltokia, hogei edo hogeita hamar urte lehenago Manhattangoak egoten ziren modura zegoen: argi fluoreszente horiak, baldosa zuri txikiak hormetan, eta errematxez jositako burdin habe sendoak eraikinari eusten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 188. orr.

"Hemen!", nik hari hots, bere eskua hartu eta hirurogeita hamar milimetroko errematxe haietako batean pausarazten nuela, erakusten ari nintzaiona uler zezan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus