Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errematxatu, errematxa(tu), errematxatzen 1 du ad iltzeez eta kidekoez mintzatu, sartu denean haren burua zapaldu.

Sekulako sabel metalezkoa, pernoz sendo lotua, errematxatua, zurez, beiraz eta burdinurtuz egina.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Esku-oinak erditik iltzeek zulatuak ageri ziren: iltzeen buruak eskuen barrualdean eta oinen gainaldean haragitik kanpora zeuden; muturrak, berriz, eskuen gainaldean eta oinen azpialdean haragitik kanpora irteten ziren, eta bihurrituak eta errematxatuak zeuden.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1091. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Haragi gainean nabarmentzen ziren mutur bihurritu eta errematxatuen azpitik erraz sartu ahal izango zen eskuko behatza, eraztun batean bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1091. orr.

Iltze errematxatuen muturrak oinazpian hain nabarmen kanpoaldera irtenak zirenez, ez zioten uzten oinzolak lurrean lasai pausatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 899. orr.

Haragi koskorrak ikusten ziren, iltzeen punta bihurrituak eta errematxatuak balira bezala, gainerako haragitik kanpora irteten zirenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus