Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bere erdiraketek, ordea, ez zuten errematatzailerik aurkitu. Berria - Kirola 2004-10-01
Kovacevic errematatzaile bikaina dela jakina zen, baina larunbatean oztopatzailea ere badela erakutsi zuen. Berria - Kirola 2004-03-09
Indartsua, azkarra, errematatzaile aparta eta buruz erabakigarria. Berria - Kirola 2004-06-11
Turkiarra ez da errematatzaile klasikoa, baina eraginkortasun handia duela frogatu du. Berria - Kirola 2006-02-25
Buru-errematatzaile bikainak izan dira munduan: Di Stefano, Pele, Zarra, Santillana... baina ba al dakizu nor izan den jokalaririk onena buruz? Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 82. orr.
Pilotari errematatzaileek erritmo bizia jartzen dute, boleaz eta gantxoan primeran moldatzen da, eta botez jokarazi behar diot, horretan saiatuko naiz». Muguruza eta Huizi bi aurrelari errematatzaile ariko dira elkarren aurka, heldu den ostiralean, Zumarragako txapelketako finalean. Berria - Kirola 2004-11-25
Lehen aurrelariak errematatzaile hutsak ziren; egun, berriz, Irujo, Xala edo Olaizola bezalako aurrelariek atzelari askok baino kolpe bortitzagoa dute, eta aise dominatzen dute kantxa erdiko piloteoa. Berria - Kirola 2004-12-26
Berari aurrean errematatzen ez uztean egongo da partidako gakoa, bera sake-errematea bilatzen saiatuko baita. Berria - Kirola 2004-10-06