Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errematatu, erremata(tu), errematatzen 1 du ad bururatu; amaitu.

-Erlijiorik gabeko jendea, denak! -errematatu zuen Anuta zaharrak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 193. orr.

"Anai-arrebok", errematatu omen zuen herriko bekatuen errepasoa egin eta gero, "segi, bai, segi lasai bekatubidean..., baina jakizue: Jainkoaren zokor-mazoak kirtena luze du!.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 181. orr.

-Eta zelako titiak dauzkan erdikoak! -errematatu zuen Zigorrek-.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 96. orr.

"Ni ere kezkatuta nago", errematatzen du Carmenek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 130. orr.

Amak aitari egindako komentario batek errematatu zuen pasadizoa: Berriro gustua hartu diola ematen du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 59. orr.

Koaderno urdinean (Ambarclass, 16,5 x 22 cm.) jaso dudan korolario batekin errematatuko dut Daneli eman nion argibidea: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 37. orr.

Konfidantza izanez, azken segundoan, errematetzat geneukan hura errematatzeko beste ateraldi edo zertzeladaren bat etorriko zaigula.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 180. orr.

Hasieran, Katxok ondo defendatzen zuen berea, eta kolpe amorratuekin errematatzen zuen jokoa, baina gero, taxua galdu balu bezala, faltak egin eta egin hasi zen, modu negargarrian, eta partida berdindu egin zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.

Teresa txoriaren aurrean makurtu zen. “Begitxoak irekita dauzka oraindik. Errematatu egin beharko duzu”, esan zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 196. orr.

Don Paulinoren ondoren, beste apaiz sutsu bat etorri zen, don Patrixio, don Paulinoren lana errematatu zuena.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 24. orr.

Egizu kontu zure aixkire Joxepitak larrua beti mesedez eskatzen dizula (eta eskerrik askorekin errematatzen, tartean pare bat barkatu botatzen dituelarik).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Eta, barre-algaraz amaitzen genuela, amonak ukabila zerura jaso, eta honela errematatu zuen bere jarduna: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 20. orr.

S. jaunak biharamunean errematatu zuen kontratua.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 127. orr.

Emmanuel heroina injektatzen ari zunan, injekzio izugarri handi batekin, halakoa baitzen xiringa ere, upel baten tamainakoa, orratz bertikal batek errematatua.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 117. orr.

Hiru margolan erakusten ditu, akrilikoz errematatuak.  Berria - Kultura   2004-03-26

Baina maleta beltza, ertz zilarreztatuekin erremataturiko larruzko maleta zurruna, han zegoen oraindik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 193. orr.

2 futbolean eta kideko kiroletan, baloia aurkakoen ate aldera bidali jokaldi bat bururatzeko.

Jankulovsisek errematatu zuen, baina Nikopoloudisek kornerrera bota zuen.  Berria - Kirola   2004-07-02

Amoroso brasildarrak buruz errematatu eta Albertok egundoko gelditua egin zuen.  Berria - Kirola   2004-12-23

Bosgarren minuturako hainbat aukera izan zituzten bi taldeek, baina garbiena greziarrek izan zuten, ezker hegaletik sartu ziren, eta erdiratzea lortu, baina ez zuten buruz errematatzen asmatu.  Berria - Kirola   2004-06-26

Beste jokaldi batean ez zuen gainera etorri zitzaion baloia errematatzen jakin.  Berria - Kirola   2006-04-23

Nenek bikain errematatu zuen, Bodipok eskuin hegaletik emandako pase neurtua.  Berria - Kirola   2006-05-04

Eskuin hegaletik jasotako zentro bat izan zen, berak ezker boleaz errematatu zuena, baloia sareetara bidaliz.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 7. orr.

Eskuin hegalean Nevillek Beckhami aurrea hartu zion, honek pasea sartu zion bi jokalariren artetik, Nevillek erdiratu eta ezker hegaletik zetorren Gerrardek ate barrura errematatzeko.  Berria - Kirola   2004-06-18

Muñozek berak aukera ona izan zuen 18. minutuan, Pablo Garciak kornerra atera, Mateok baloia orraztu eta bigarren zutoinean errematatzeko aukera izan zuenean.  Berria - Kirola   2004-01-15

Zortea ez du lagun izan, hiru bider errematatu duelako zutoinera.  Berria - Kirola   2004-12-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus