Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Apezpikutegiko leihotik benedikatu gintuelarik, aurpegia genuen erremarkatu: adin bateko gizon baten bisaia, lasai eta gizen, alimaleko belarrien parentesien artean iribarretsu. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 92. orr.
Edo bestenaz behar du, eman dezagun, uda betean baldin bada forradurazko zer batekin... bistan da, orduan erremarkatuko dut, bainan bestenaz ez dut kasu egiten ez, soberakinik. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 147. orr.
Unamuno-ren interesa erremarkatzeko espainoltzearen zentzua gizadigintza batena dela. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 123. orr.
Halatsu arestiko krisi eta dekadentzia diskurtso nahinon arruntuan ere, V. Pareto eta G. Mosca-k, R. Michels-ek, nolabait Max Weber-ek berak, bere "buruzagi karismatikoarekin", gizartearen biltzeko eta artikulatzeko eliteen noraezeko rola erremarkatzen zuten. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 199. orr.