Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errelebo (orobat errelebu g.er.) 1 iz norbait lanpostu edo zerbitzu batean ordezkatzea.

Philippe Carabas-ek presidente kargua utzirik, Gilles Peynoche, aspaldiko kideak hartu du erreleboa.  Herria   2002-08-01

Sarriegi, era horretan, ordezkaritzaren erreleboa hartu zuen maisuaren gisara ageri da.  Askoren artean   «Rataplan» - 18. orr.

Telleriak hartu zion erretzeko txandan erreleboa, bi hatzekin zigarroa piztu eta bi hatzekin erretzen hasiz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 67. orr.

Lehendakari aldaketak norabide aldaketa ekarriko du ala, besterik gabe, erreleboa hartu duzu?  Berria - Kultura   2004-05-19

Hautetsien eta elkarteen hitzaldietatik lekora, zikiro jateak eta euskal kantuek hartuko dute erreleboa.  Herria   2005-06-23

Eddy Merckxen atzetik metro batzuetara Poulidor eta Van Impe batak besteari erreleboa ematen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 404. orr.

Erreleboa ere eskatu zuen orduko hartan, bosgarren eta azkeneko aldiz presidente aukeratu zutela eta: «Txanda behar dut, ezin bainaiz betierekoa izan».  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

CGPJk ezarritako epeen arabera erreleboa bi aste barru izango denez, Zorrrilaren ordezkoa izango da hiru aforatuak epaitzeko eskumena izango duen aretoko presidentea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Erreleboa ere eskatu zuen orduko hartan, bosgarren eta azkeneko aldiz presidente aukeratu zutela eta: «Txanda behar dut, ezin bainaiz betierekoa izan».  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Hasieran, nire ordutegia zortzietatik hamabietara eta ordubietatik zazpietara zen, baina berehala erreleboetan sartu ninduten, eta aita ere berdin, berak eskatuta, elkarrekin egon gintezen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 176. orr.

Inori zintzurra egin behar izan gabetanik jabetu ginen ontziaz, oinutsik, labana eskuan, bat-banaka aholotu eta estekatu genituen erreleboko guardak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 12. orr.

Olinpiar Jokoetan izan da aurten, 4x200 erreleboetako taldean, eta 400 eta 800 metrotan brazako Europako azpitxapelduna da, junior mailan.  Berria - Kirola   2004-12-23

Nahiz eta erreleboetako proba izan, nahiko indibiduala da.  Berria - Kirola   2004-08-10

EAJ krisi une batean egon da Arzalluzen erreleboarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Illes Balears, T-Mobile, Cofidis, CSC... guztiak hasi ziren errelebotan, erritmo ezin biziagoan.  Berria - Kirola   2004-09-07

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez ote zen italiarraren jarrera eroso samarra izan, errelebo luzeenak berari emanda.  Berria - Kirola   2004-07-14

Herriko plazatik bi manifestazio abiatzen ziren egunero, bat goizean eta bestea arratsaldean, gainerako fabrikek eta tailerrek bigarren erreleboa amaitu eta gero.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 189. orr.

Gure fabrikan asanbladak goizeko erreleboko lehen orduan egiten ziren, Perrito esaten genion zaindaria baino ez zegoen orduan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 181. orr.

Arratsalde hartan Hogar Vascoko frontoiko kantxan asteroko errelebora joatekoak ziren konpainia biak lerrotu ziren; hantxe ziren Irungo beteranoak, Boadilla eta Unibertsitate Hiriko heroiak, txamarretan ikurrina, euriek eta eguzkiek higatu eta kasik ezabatuak agerian  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 60. orr.

3

Erreleboa: Errelebo kontratua bultzatuko dute, eta eskubideak galdu gabe lan eta familia ardurak uztartzea.  Berria - Ekonomia   2004-02-11

· Ordu bertsuan, Trinitateko kaletik, han baitzeuden iturriak, guardia erreleboa ere igarotzen zen, harresietara bidean, danbor eta txilibitu musikaz.  Askoren artean   «Rataplan» - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erreleboa hartu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus