Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errele iz gailu elektromagnetikoa, korronte laguntzaile txiki bat erabiliz ahalbidetzen duena zirkuitu jakin baten korronte nagusia erregulatzea.
1 irud/hed
Erretinako hartzaile bakoitza nerbio-zelula banari lotuta dago sinapsi deitzen den errele baten bidez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.
Sinapsiak, adibidez, ez dira errele soilak; eginkizun eraginkorra dute, "kitzikatzaile" baitira batzuk, eta "inhibitzaile" besteak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.
Erretina bera ere, informazioa, interpretatu gabe, puntuz puntu transmititzen zuen halako errele soil samar bat bezala ulertzen zen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.