Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Filipe-k berak errekurtso bat egin du, erabaki hori bertzelakarazteko asmoz. Herria 2004-07-29
Ikerketa akulaturik, jakin zen errekurtsoa Michel Poulouauz apez ohiak egina zuela bainan bere burua agertu gabe eta beste norbaiten izena ezarriz. Herria 2001-10-11
Pierre Dartout prefetak errekurtso bat pausatu du Angeluko zinema proiektuaren kontra. Herria 2003-11-06
Orduan, kasu hori zeraman abokatuak errekurtso bat aurkeztu zuen. Berria - Harian 2006-01-12
France Telecom eta Frantziako Gobernuak errekurtsoa aurkeztuko dute Bruselako erabakiarekin ez datozelako bat. Berria - Ekonomia 2004-07-21
Errekurtsoak ez du aurrera egiteko batere aukerarik. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Europako Patenteen Bulegoak igaro azaroan eman zuen ontzat CAFek asmatutako sistema, Talgok jarritako errekurtso bat atzera botata. Berria - Ekonomia 2004-02-25
Errekurtsoa atzera bota eta Josetxori partida bateko zigorra jarri diote. Berria - Kirola 2004-09-01
Auzitegiak errekurtsoa onartzen badu, bospasei urte beharko dira behin betiko erabakia jakiteko. Berria - Ekonomia 2004-06-09
Kazetariak eta aldizkariak errekurtso bana jarri dute, eta auzia etenda dago. Berria - Gaiak 2004-08-13
Estatu kideren batek, Europako Parlamentuak, Kontseiluak edo Batzordeak jarritako errekurtsoei buruz erabakitzeko eskumena edukiko du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak. Berria - Harian 2005-02-13
Gai hori ebatzita dago eta legeak dioen bezala egin behar ditugu gauzak, bestela, gero, errekurtsoak jartzeko orduan, defentsak errazegi izango duelako. Berria - Harian 2005-02-08
Oroit-arazi behar da aitzineko prefetak ere errekurtso bat ezarri zuela Lemoine enpresa buruarekin Angelun pentsatua zen proiektuaren kontra. Herria 2003-11-06
Errekurtsoa ezarria zuten bost elkarte eta sindikatek ez dituzte manera berean hartu auzitegiaren erabakiak. Herria 2002-08-01
TKEk jakitera eman zuen bi taldeek aurkeztutako errekurtsoa aztertu ondoren zigorra bertan behera utzi duela. Berria - Kirola 2004-02-26
Askok ezin izan dute gora jotzeko errekurtsorik aurkeztu ere. Berria - Euskal Herria 2004-12-30
Erne egoitea noiz duen dei-auzitegiak aztertuko Filipe-k hel-arazi errekurtsoa. Herria 2004-09-30
Fiskaltza Antiterroristaren errekurtsoa baztertu du Parisek eta Sole aske utzi dute baldintzapean. Berria - Mundua 2004-08-07
Gauzak horrela, eskatu zion Madrili errekurtsoa kentzeko. Berria - Ekonomia 2004-08-06
Konstituzionalak errekurtsoa tramiterako onartu ostean, Nafarroako Gobernuak auzian parte hartzea erabaki du, dekretua eta soldaten berrazterketa defenditzeko. Berria - Ekonomia 2004-05-18
Probintzia, printzerri, herrialde, kantonamendu, hiribildu eta biztanle-komunitateen pribilegio partikular guztiak, diruzkoak nahiz beste edozein eratakoak, abolituta gelditzen direla errekurtsorik gabe, eta frantses guztien Zuzenbide Komunean izango direla batuak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.
Errekurtsoen bidea agortuta, ondorioz, auzitegien erabakia betetzeko unea da. Berria - Ekonomia 2004-11-12
Auzitegiek, azken urteotan bederen, justizia eskaleak igortzen zituzten, premiazko errekurtsoen bidez, botere legegilearen esparrura. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 50. orr.
Defentsak aurkeztutako aurretiazko bi helegite erantzun gabe zeuden: perituen zilegitasunari buruzkoa bata, eta fiskalaren autoan egiten diren baieztapen batzuen inguruko suplika errekurtsoa bestea. Berria - Harian 2005-02-08
MMEri sortu denez geroztik aurkeztu zaizkion errekurtso kopuru handiak eta kasurik gehienetan haren ebazpenek izan duten errespetuak, erakunde hau alde-aniztasunaren itzuleran lagungarri izan daitekeela adierazten dute. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 177. orr.
CFDT-ek legezko errekurtso bide guziak erabiliko dituela horretarako. Herria 2003-02-06
Beste hiru errekurtso zioak, haatik, aztertu egingo ditu. Berria - Mundua 2004-12-30
Aurkako ahotsik ere bada, ordea; herritar batzuk, kontra, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuten duela bi urte. Berria - Euskal Herria 2004-11-19
Orkestraren errekurtso guztiak erabiltzen ditu Mahler-ek. Berria - Kultura 2004-06-02
Mina igual-igual sentitzen da, gertatzen dena da errekurtso gehiago dauzkagula gure adinean mingarria izan den gauza interesgarritzat agertzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 309. orr.
Bigunkeriak bazterturik, iraultzak indarkeriaren errekurtsoa ere beharrezko izan dezakeela ondorioztatzera iristen da: [...]. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 31. orr.
Azken errekurtso gisa, Graçak amarengana jo zuen Napumoceno jaunaren bizitan izandako beste emakumeen galdean. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 156. orr.
Halako kasuetarako zeukan errekurtso bakarra erabili zuen Mikelek, amultsu igurtzi zizkion sorbalda eta lepo buelta. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 166. orr.
Estridentziarik gabeko orekaren jabe, bibratoa bezalako errekurtso teknikoak, kontrolpean dagoen sonoritate atseginaren mesedetan erabili zituen. Berria - Kultura 2004-10-31
Euriak paisaiaren ikuskera lausotzen du, eta gauarekin batera errekurtso bisual bat izateaz gain, sonoroa ere bihurtzen da. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.
Errekurtso literario bat gehiago, erabiltzeko eskubide osoa dudana gainera! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.
Emaitzen presiopean, betiko errekurtsoa erabili du: fitxaketak. Berria - Kirola 2006-01-31
Beldur naiz, ordea, politikan erabiltzen diren hitzak bestearentzat bakarrik balio duten oratoria-errekurtso soilak ez ote diren. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 91. orr.
Urte guztian zehar ekoizpenean lagundu nahi ditugu artistak, errekurtsoak izan ditzaten. Berria - Kultura 2004-06-26
administrazioarekiko auzi errekurtsoa (4); aurkako errekurtsoa (5); aurkako errekurtsoa aurkeztu (3); auzi errekurtsoa (4); errekurtso bat (16); errekurtso guztiak (4); errekurtso hori (3); errekurtsoa aurkezteko (5); errekurtsoa aurkeztu (11); errekurtsoa aurkeztu zuen (5); errekurtsoa ipini (3); errekurtsoa jarri (4); errekurtsoa jarriko (3); errekurtsoa jartzeko (3); errekurtsoak ez du (3); errekurtsoei buruz (3); eta errekurtso (4); jarritako errekurtsoa (3); jarritako errekurtsoaren (3)