Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errekuperazio 1 iz errekuperatzea.

Nafarroako euskal historia, galeraren historia ez ezik, errekuperazioarena ere badela erakutsi baitzigun.  Berria - Kultura   2004-03-07

Matrikula kopuruaren errekuperazioa gertatu da udal euskaltegietan, egoerari aurre egiten saiatu garelako, batez ere eskaintza malgutuz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Zentro jakin batzuetan errekuperazioa gertatu dela dirudi; baina, oro har, zuzenagoa da esatea gelditu egin dela beheranzko joera.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Konfiantza indizeen bilakaera ona, industria jardueraren suspertzea eta munduko merkataritzaren errekuperazioa dira Europako Batzordeak iritzi hori emateko kontuan hartutako aldagaiak.  Berria - Ekonomia   2004-07-03

Behin lan fisikoa egiteko moduan direla, nirekin hasten dira errekuperazioa egiten.  Berria - Kirola   2004-05-18

Plangintza apur bat egin dugu, errekuperazioa nola egin, zer janarirekin hasi...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 118. orr.

Laguntza haiekin, umetan nuèn ilusio bertsuarekin ekin nion errekuperazioari.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 232. orr.

Eguneroko eta etengabeko tentazioa lagun txarra duk errekuperaziorako.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 110. orr.

2 (izenondoekin)

Urdurienak ere gelara lasai sartzen zirela ikusi nuen, eta ebakuntza egin ostean ere errekuperazio ona izaten zutela.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Gustura hartuko nuke neuk ere, errekuperazio on baterako aholku eta protokolo guztiak pikutara bidaliz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 119. orr.

Zuk izandako lesio hori gero eta sarriago gertatzen da, eta bistan da ebakuntza ondo irteteaz gain, errekuperazio egokia egitea nahitaezkoa dela.  Berria - Kirola   2004-11-05

Biei ala biei ere belauneko lotailu gurutzatuetako ebakuntza egin zieten, eta errekuperazio luze eta neketsua egin ondoan jokatzeko moduan dira.  Berria - Kirola   2004-11-05

Gaur egun dauden biktimak jasotzeko zentroak, errekuperazio osorako zentroak bihurtuko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-10-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horiek horrela, batzuek errekuperazio egun bat eskaintzea erabaki dute.  Berria - Harian   2005-05-15

Medikuntzan izan diren beste aurrerapenei esker, gaixoaren errekuperazio aldia murriztea ere lortu da.  Berria - Gaiak   2004-12-24

Ebakuntzak eta errekuperazio epe luzeak ez diote iazko denboraldi arrakastatsua ahaztarazi.  Berria - Kirola   2004-09-15

Ebakuntza bukatuta, astebete egin zuen etxean geldirik, apurka-apurka errekuperazio lana hasi arte.  Berria - Kirola   2006-02-15

Jokalariak ordu pasatxo egon ziren Zubietan lanean, errekuperazio saio leuna egiten.  Berria - Kirola   2004-03-20

Horregatik, errekuperazio ahalmena ere kontuan hartu beharko da.  Berria - Kirola   2004-05-14

Errekuperazio azterketak itzuli egiten dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Etxera hiru puntuekin itzultzen bazen, errekuperazio bidean jar zitekeen azken postuetako putzu beltzetik ateratzen hasteko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 138. orr.

Lies ere onartuta dago hurrengo ikasturterako, baina errekuperazio azterketa gogor bat egin beharko du geometrian.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errekuperazio lan (3); errekuperazio lana (6); errekuperazio saioa (5); errekuperazio saioa egin (3); eta errekuperazio (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus