Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitz egiten hasi dela, memoria ere errekuperatzen ari dela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 213. orr.
Nafarrek behar dute beren historia eta iragana errekuperatu. Herria 2001-05-24
Azkenean, zortzigarren itzulian, KO eder batez bere munduko txapela errekuperatu zuen Alik. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 286. orr.
Chelseak erdialdean baloia errekuperatzea lortu zuen aldi urritean. Berria - Kirola 2004-09-30
Lehen unean SIBEko burtsetan lurrikaratxoa eragin zuen arren (80 puntu galdu zituen Ibex-35 indizeak), ondoren 30 puntu inguru errekuperatu ahal izan zituen. Berria - Ekonomia 2004-10-09
Katalizatzailea errekuperatu egin daiteke eta prozesu gehiagotan erabili. Berria - Gaiak 2004-12-31
Gerlaren bukaeran, Manila errekuperatu nahi izan zutelarik amerikarrek, japonesek zer nahi sarraski egin zituzten hirian. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 179. orr.
Egoeraren gordinak [...] ondorio positiboak ere ekarri ditu: benetako solidaritatea (ez telemaratoietakoa) errealitate bihurtu da, eta bidezko merkataritza-formak errekuperatu egin dira (trukea, kasu). Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.
Lortua zuen bere buruarekiko konfiantza alferrik galdua pittin bat errekuperatzea. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 189. orr.
Oso ondo, besoko mugimendua ere errekuperatu duzu", esan zidan medikuak-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.
Barriolak iaz galdu zuen konfiantza, Aimarren aurka 22 eta 3 galdu ostean, geroztik ez du txisparik errekuperatu. Berria - Kirola 2004-05-26
DBH bukatzen ari ziren gazteek errekuperatzeko aukera izan zuten: astebeteko tartea izan zuten gainditu gabe utzitako ikasgaietako azterketak berriz egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-09-11
Besta egun bat igandea delarik, haatik, ez da biharamunean errekuperatzen. Berria - Harian 2005-05-15
Gaur egun zenbat errekuperatzen da? Auto zaharren zein material birziklatzen dira? Berria - Gaiak 2004-07-01
Hurrengo partidarako errekuperatuko dela esan zuen atzo Patxi Eugik. Berria - Kirola 2004-03-24
Erritmoari ondoen eusten dionak eta ondoen errekuperatzen duenak irabaziko du. Berria - Kirola 2006-02-25
Aranzubia errekuperatzen denean aulkira bueltatuz gero desengainua hartuko zenuke? Berria - Kirola 2004-04-16
Amona Sinforosa, haatik, guztiz errekuperatua zegoen orduko. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 121. orr.
Hamargarren asaltoan Cassius Clay errekuperatu egin dela ematen du Baina hamaikagarrenean Joe Frazierrek lauzpabost kolpe azartatu ditu eta Cassius Clay balantzaka hasi da indarrak galdurik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 389. orr.
Sevillak errekuperatzeko egun bat gutxiago duela aprobetxatu behar dugu. Berria - Kirola 2004-12-05
Abstinentzi sindromea pasatu ondoren, errekuperatzeko prozesuari ekin nion ostera, gogo handirik gabe baina, zentro espezializatu batean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 236. orr.
Bere senera itzuli zenean, arnasa berdindu eta ustekabetik errekuperatu, denboraren kontrakzioak ez baitzuen minutu bakar bat iraun, Juamanuelek ia akabatu egin ninduen. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 12. orr.
Helburua?, lesiotik ondo errekuperatzea eta ahal bada lehen partida pasatzea. Berria - Kirola 2004-10-09
Oraindik ez naiz errekuperatu orduko inpresiotik. Berria - Kultura 2006-03-11
Zesareatik errekuperatu bitartean haurra amonarekin utzi zuten. Berria - Euskal Herria 2006-01-24
Txapelketa luze egiten ari zaio bati baino gehiagori, eta neketik errekuperatzea gero eta zailagoa izango da. Berria - Kirola 2004-06-25
errekuperatu egin (5); errekuperatu nahi (6); errekuperatu nahi izan (3); errekuperatu zen (3); errekuperatzen ari (4); errekuperatzen da (3); eta errekuperatu (3); nola errekuperatuko (3); ongi errekuperatu (7); ongi errekuperatzen (3)