Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errektoretza (orobat erretoretza g.er.) iz errektorearen lanbidea eta kargua; errektorearen lan egoitza.

Bordeleko Errektoretzak kudeatzen ditu Akitania eskualdeko ikastetxe guztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Errektoretzak egoerari aterabidea emateko ahalik ez duela dio.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Ertzaintzak, baina, handik atera zituen errektoretzak hala aginduta.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Frantziako Hezkuntzak eta Erretoretzak deliberatzen dute zein den eskoletan behar den liburu mota, edukiak eta bertze hainbat irizpide.  Berria - Harian   2006-01-15

Joan den ostegunean, komunikatua aurkeztu zuen EHUko Errektoretzak grebaren aurka.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Nola ikusten dituzu EHUko Errektoretzarako hauteskudeak?  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Errektoretzaren ate aurrean geratu ginen, pasilloan, atea jo gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 289. orr.

Astiro joan nintzen, errektoretzaren bulegora ahalik eta beranduen ailegatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 205. orr.

Fakultate guztietako beharginek, berriz, Errektoretzan zeuzkaten hautestontziak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Unibertsitateko errektoretzan lehergailua jarri zuten, Aiacciu hirian.  Berria - Mundua   2004-09-11

Monteroren errektoretza taldeko kide Beatriz Casares irakasleak ere Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatuta egon diren euskal presoen ikasketa programa «zurruntasunez» bete dela adierazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Mondragon Unibertsitateko (MU) errektore Inaxio Oliveri erretiroa hartuko duenez, bere ordorengoaren izendatze prozesua martxan jartzea erabaki du Errektoretza Kontseiluak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus