Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errektoreordetza (orobat erretoreordetza g.er.) iz errektoreordearen lanbidea eta kargua; errektoreordearen lan egoitza.

Bi errektoreordetza berri sortu ditugu, genero ikuspegia lantzeko bata eta Euskal Herriko unibertsitateen sarea eraikitzeko bestea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Errektoreordetza horrek egin dezakeen lana Espainiako Hezkuntza Ministerioak hartu behar dituen erabakiek baldintzatuko dute.Arabako campuseko errektoreordetza uzteko asmoa ere banuen.  Berria - Harian   2005-05-25

Internet sarean argitaratua du, EHUko Euskarako Errektoreordetzaren eskutik, A Brief Grammar of euskara, the Basque Language liburua.  Berria - Kultura   2004-06-25

Arabako campuseko errektoreordetzak arte sariketa antolatu du EHUko edozein zentrotako ikasleentzat.  Berria - Kultura   2006-04-11

Gasteizko Errektoreordetzak bere bilduman dituen artelanen argazkiak erakutsiz katalogoa argitaratu du liburu eta CD-ROM euskarrietan.  Berria - Kultura   2004-10-23

Irakasleen prestakuntzan ere sakondu gura du Euskara errektoreordetzak prestatuko duen Plan Gidariak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Limes bilduma sortu du Esteban Antxustegi irakasleak zuzendutako talde batek, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Erretoreordetzaren babesean.  Berria - Kultura   2004-11-06

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus