Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errektoreorde 1 iz sail jakin batean errektorearen ordeko edo laguntzaile nagusi den pertsona.

Hogeita hamarren bat mutiko geunden, pupitreetan binaka, eta errektoreordea agertu zenean denak zutitu ginen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.

Ahal bezain laster errektoreordearen bulegoarekin harremanetan jartzeko eskatzen diote.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 52. orr.

Inazitok errektoreordearen mintzadoinua denoi barre eginarazteko moduan imitatu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 129. orr.

Hitzalditxo bat eskaini zuten Felipe Juaristi eta Kirmen Uribe idazleek, eta EHUko Euskara errektoreorde Ludger Mees-ekin batera euskal literaturaren nondik norakoak azaltzen saiatu ziren.  Berria - Kultura   2004-07-02

Arabako campuseko errektoreorde Antonio Riverak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektore hauteskundeetara aurkeztuko dela baieztatu zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Ordenazio Akademikorako errektoreordea zen orduan.  Berria - Harian   2005-02-25

Euskal Herriko Unibertsitatean beste zenbait ardura izan ondoren Euskara Errektoreordea izan zen (1997-2000).  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

Jose Maria Zumalabe: Ikasleria errektoreordea Psikologia Fakultateko katedraduna.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

NUPeko Ikasleen errektoreorde izan zen Berruezo, 2003a bitarte.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Apaiztegiko errektorea eta errektoreordea beren postuez baliatzen ziren apaizgaiak sexu harremanak izatera behartzeko.  Berria - Gaiak   2004-07-21

Gorka Ortiz de Urbina Zeledon eta Iñaki Landa Zeledon ohia, Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohia, Oihane Perea bertsolaria, Antonio Rivera Arabako campuseko errektoreorde ohia.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

2 (hitz elkartuetan)

Oraindik EHUko Euskara errektoreorde kargua hartu ez badu ere, bere alorrean zer egin daitekeen aztertzen ari da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Knorrek, Arabako errektoreorde lanetan zebilela ezagutu zuen Eguzkitza.  Berria - Kultura   2004-10-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus