Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso zaila zitzaion errektoreari edo errektoregoko taldeari indar handiarekin zetorren presioaren aurrean aurkako edo aldeko jarrera gutxienezko askatasunarekin hartzea. horrelako gutun bat guztiz arriskugarria izango zela zure ikaslea nintzen bitartean, aski izango bainuen errektoregoan erakustea zure kontrako espediente bat zabaltzeko, eta hortik aurrerako guztiak. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 234. orr.
Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregoak irakasleen sindikatuek asteazkenean deitutako grebaren jarraipena «oso handia» izan dela adierazi du. Berria - Euskal Herria 2006-03-31
Inperioko Unibertsitate gorenaren Errektoregotik, Unamuno-k, euskaldun, katalan, galegoak eta Latinoamerikako herri guztiak bere deiari jarraika dituela, Inperio berri bat fundatu gura du, hizkuntza berri bat. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 137. orr.
Nire baitatik ateratzen baininduen ikusteak nola errektoreorde edo dekano zenbaitek ez zuten egiten batzuetan ahaleginik txikiena ere, euskaldunen eskubideak direla eta, kosturik gabeko araubideak betetzeko, nahiz hori mezutzen genien behin eta berriz. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 48. orr.
hilabete pare bat lehenago Unibertsitate Klaustroa boikoteatu zutenen artekoa izatea leporatzen zion Amaiari orduko errektorego-taldeak, Klaustro hartako istiluetan aritu izana, alegia. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 140. orr.
Uste dut oihuka ari ziren haiek ez zutela jakingo EHUko errektorego taldean inoiz baino euskaldun gehiago zegoela garai hartan. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 114. orr.