Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errektore (orobat errektor g.er.) 1 iz unibertsitate bateko burua.

Errektoreak deituko zidala banekien eta zain nengoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 205. orr.

-Dijestioan sinesten dut -erantzun zuen serioski errektoreak-.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 39. orr.

Dekano jaunak eta Errektore jaunak haren etxean afaltzen zuten, gainera, igandero.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 32. orr.

Haren konturik Dekano jaunaren edo Errektore jaunaren aurrean aipatzen zen bakoitzeko, halako misterio irribarre bat ikusten zitzaien beti.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 31. orr.

Balançoneko fakultateko Errektore jaunak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.

Pragako Charles Unibertsitateko errektore jaunak, Johannes Marcus Marcik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 48. orr.

Akademia Ordenaziorako errektorea da egun.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Errektore jaun txit gorena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 113. orr.

Salamancako Errektore izendatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 106. orr.

Zazpi katedradunek eman dute izena Manuel Montero EHUko errektoreak utziko duen kargua hartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Bitartean, batzordeak errektoreari erabaki-proposamena helarazi eta errektoreak erabaki bitartean, orain arte bezala jarraituko du guztiak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 55. orr.

Bere adiskide errektoreari eskatu zion, oso ondo ezagutzen baitzituen hizkuntza horiek biak, bere itzulpena irakurtzeko mesedez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 45. orr.

Erantzukizun lanpostuetan aritzeko (errektore, dekano, etab.) funtzionario izatea ezinbestekoa dela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.

Ez ginateke harritu beharko unibertsitatetik kanpoko gizarte eta politika eragileen esku geratuko balitz unibertsitateko zuzendari nagusiaren, errektorearen, aukeratzea, eta unibertsitatearen gobernua eramatea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 61. orr.

Egungo errektorearen hauteskunde programaren barruan plangintza abiatzeko konpromisoa zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Zuzendaritzak eta Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak (CRUE) presoen ikasketak arautzeko hitzarmen markoa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Lehen, errektorea Klaustroak aukeratzen zuenean, kontrolatuagoa zegoen guztia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Errektoreaz, idazkari nagusiaz eta gerenteaz gainera, beste 300 lagunek osatuko dute klaustroa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izan da (1996-2000), erakunde horretan beste zenbait ardura eta kargu izan ondoren.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

Hor aurkituko dira departamendu-buruaren inguruan, herriko hautetsi, kontseilari orokor, prefeta, Lurraldeko kontseilari, Akademiako errektore, Drac-eko arduradun.  Herria   2002-09-19

Joan den otsailaren 2an jakinarazi zuen Monterok EHUko errektorerako hauteskundeetara ez zela aurkeztuko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Euskal Unibertsitatearen sorreran inplikatu beharko luke errektore berriak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

EHUko errektore ohiak, berriz, Aznarren gobernuaren lege erreforma kritikatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Oi, errektore setatia!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 46. orr.

Errektore irrizaleak zioenez, une horretan kimikalariren batek analizatu izan balu, doktorearen osaeraren bi herenak paper zaharrak hartzen zituela aurkituko omen zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.

Horregatik esan ohi zuen errektore gorrotagarri hark inoren kontura bizizale ziren uzki-pitxer guztiak, zeinek bere moduko metamorfosia eginik, doktore sentikorregi haren kasko gainean bilduko balira, ez ziekeela hark bizkarroi gaixo nahasi haiei gerrarik egingo.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.

PPk ere EHUko jarduneko errektoreak hartutako erabakia «errespetatzen» zuela esan zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Hurrengo errektoreak estatutuen puntu guztiak aurrera aterako dituela ziur nago.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Doktoreak bere sinestea azaltzen zuen orduko, zentzu beretik ekiten zion errektore deabruzko hark.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 48. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikasle Abertzaleek ikasleen eskubideak errespetatzeko eskatu die Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektore hauteskundeetara aurkeztu diren zazpi hautagaiei.  Berria - Euskal Herria   2004-03-12

Horixe adierazi zien EHUko klaustrokideei errektore karguan euren aurrean egindako lehenengo agerraldian.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Errektore kargua hartu eta gero, gorabeherak izan ditu bere jarrera politikoa dela eta ez dela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

4 izond agintzen edo gidatzen duena.

Oiartzungo Haurtzaro ikastolako Kontseilu Errektoreak herriko alkateari eskatu dio manten ditzala Haurtzaro eta Oiartzo ikastolako gurasoei azken zazpi urteetan eman dizkien diru laguntzak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bordeleko errektoreak (4); bordeleko errektorearekin (5); den errektorea (3); du errektore (3); du errektoreak (5); egungo errektorearen (3); ehu ko errektorea (3); ehuko errektore (29); ehuko errektore berriak (3); ehuko errektore juan (3); ehuko errektore kargua (3); ehuko errektorea (15); ehuko errektorea aukeratzeko (3); ehuko errektoreak (28); ehuko errektoreak ez (3); ehuko hurrengo errektorea (3); ehuko jarduneko errektoreak (3); errektore berria (12); errektore berria aukeratzeko (4); errektore berriak (12); errektore inaxio (3); errektore izan (3); errektore izateko (10); errektore izateko hautagaiak (3); errektore izendatu (4); errektore jauna (7); errektore jaunak (11); errektore jaunaren (3); errektore jaunari (3); errektore juan (4); errektore juan ignacio (3); errektore kargua (6); errektore ohiak (6); errektore pedro (5); errektore pedro burillok (3); errektore zela (4); errektorea aukeratzeko (14); errektorea ere (4); errektorea eta (9); errektorea eta klaustroa (3); errektorea euskalduna (3); errektorea izan (5); errektoreak adierazi (3); errektoreak berak (5); errektoreak eta (7); errektoreak ez (6); errektoreak ez zuen (3); errektorearekin eta (3); eta errektore (16); eta errektore jauna (4); eta errektore jaunak (4); eta errektorea (6); eta errektoreak (4); herriko unibertsitateko errektorea (3); hurrengo errektorea (5); iglesias ehuko errektore (4); iglesias ehuko errektorea (4); iglesias ehuko errektoreak (7); jarduneko ehuko errektoreak (3); jarduneko errektoreak (5); jauna eta errektore (4); ko errektorea (3); mondragon unibertsitateko errektore (3); mondragon unibertsitateko errektorea (6); montero errektoreak (3); pello salaburu errektore (5); perez ehuko errektorea (3); perez ehuko errektoreak (4); salaburu errektore (6); salaburu errektore zela (3); salamancako errektore (3); salamancako errektoreak (3); unibertsitateetako errektoreak (3); unibertsitateko errektore (14); unibertsitateko errektorea (14); unibertsitateko errektorea eta (3); unibertsitateko errektorea izan (3); unibertsitateko errektoreak (5); zuen ehuko errektoreak (3); zuen errektoreak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus