Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pedro Huizi ere han zegoen jendartean, bizkar gainean zorro bat eta ohol tipi errektangular bat zeramatzala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 437. orr.
Jauregiaren aitzinean bazegoen menditik xuxenean zetorren iturri bat, gure osaba Bernabek egokitu zuena, hartarako pareta bat eraikiz eta paretan lehoi-buru bat ipiniz, ahoa zabalik zuena, nondik ateratzen baitzen ura zurrusta hotsandi batean, aska errektangular zabal samar baterat isurtzeko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 306. orr.
Jauregiaren aitzinaldeko planotik harat, bertzalde, bi lur eremu errektangular bereiz zitezkeen, elkarri zerraizkionak eta jauregiaren ataria osatzen zutenak Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.
Harri errektangularra da erabiliko duena, 34x34 zentimetrokoa. Berria - Kirola 2004-11-26