Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errekreo iz jolas ordua.

Eredutik kanpora, badakigu, errekreoa dago, jolas-ordua, eta kalea, eta bihurrikeria, eta han ereduak ez du indarrik, ehuneko honenbesteko handiegi batean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 86. orr.

Martin errekreoaren ondoren azaldu zen ikaselan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 120. orr.

Egun hartako errekreoan ez genuen patioan futbolean egin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 239. orr.

Errekreoetan oihu egiten genion ketan zetorren lokomotorari.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 16. orr.

Ez dut uste zoko honek errekreoko patioaren itxurarik duenik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.

Errekreoko txirrinak jotzen zuenean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.

Ez dut uste zoko honek errekreoko patioaren itxurarik duenik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.

Goizeko hamarretan, errekreora irtetean, lagunek futbolean jokatzeko deitu genion arren, Goiok alde egin zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 252. orr.

· Errekreo ordua da, gainera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus