Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errekorte iz ebakina.

Etxetik irtenda goizero agurtzen duzun jendea da aberria, ez zuk gogoan duzun errekortea, aberriaren alde epikoki hiltzeko zure ipuin xelebre horrekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 413. orr.

Izan zuen ezbeharrari buruz egunkarietan atera ziren berrien errekorteak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 213. orr.

Kapelatik konejua atera behar duen magoaren antzera, prentsako errekorte bat atera zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 141. orr.

Barrualdera ematen duen etxea da, ia altzaririk gabekoa, paretak errekortez zipriztinduak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 51. orr.

Errekorte liburu handi bat, azalean nazionalizatze agiria itsatsita zeukana.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 213. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus