Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itxaropena dut inoiz errekonozimendu hori jasoko dugula. Berria - Harian 2005-07-24
Prestigiorik gabeko lanak dira, errekonozimendurik gabeak, eta, lan materiala eginda ere, ez da onura ekonomikorik jasotzen, dohainik egiten baita. Berria - Euskal Herria 2004-05-21
Sariek errekonozimendua dakarte. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 111. orr.
Saristapen horrek beraz errekonozimendua ekartzen die tokiko langilek egin dituzten lanei. Herria 2001-11-08
Mezuaren funtsa Aita Handiaren existentziarik eza dela eta errekonozimendu horretatik datorkigula liberazioa eta salbazioa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 85. orr.
Hala ere, ez dut gizonezko batzuek lortu duten errekonozimendua jaso. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 200. orr.
Isiltasunez inguratuta bizi izan dira: kritika nahikorik eta argirik gabe, merezitako errekonozimendurik gabe, irizpide maskulinoen arabera egindako irakurketari esker etiketatuta. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 13. orr.
Aurkikuntza garrantzitsu hauek eginda ere, Edwin Hubblek ez du lortu historian merezi hainbat ospe eta errekonozimendu. Berria - Gaiak 2004-11-28
Uste dut sintzeritatea agertzea jendeari begirunea eta errekonozimendua erakusteko bide bat baino ez dela; egiatan hitz egiten baduzu ez zarela konpromisoz ari. Pako Aristi «Note book», 2005 - 45. orr.
Madrilen egotearen garrantzia nabarmendu zuen Sarasuak, «koalizio honek bakarrik defendatuko duelako sufrimendu guztien errekonozimendua». Berria - Euskal Herria 2004-03-03
«Gai minbera» hauen artean da, duda gabe, Zipreko Errepublikaren errekonozimendua, hori ez baitu oraingoz egina Ankarak. Berria - Mundua 2004-12-11
Niri benetan ardura didana irakurleen errekonozimendua da. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 133. orr.
Poz handia, nire lanaren errekonozimendua delako. Berria - Euskal Herria 2004-07-04
Herrietan "errekonozimendua" da begiradarik gehienetan dagoen sentimenik usuena; hirian "identifikatu" egiten zaituzte, interesatzen zaien zerbaiten jabe gisan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 184. orr.
Badira, gure artean, euskaraz aritu izanagatik errekonozimendu handia lortu duten idazleak. funtsean, Momix eta Pilobolusen arteko desberdintasuna konpainia bakoitzaren izpirituan etzan daiteke, gaur ikusi dugunak bere txikitasunean mantendu nahi izan duelako, munduan zehar zenbait sari garrantzitsu eta errekonozimendu zabala eskuratu arren. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 253. orr.
Biktimekiko hausnarketa sakona egin behar dela ere iritzi diot, errekonozimendu osoa zor diegulako eta adierazi behar diegulako. Berria - Harian 2006-03-25
Tortura dagoela eta sistematikoki erabiltzen dela politikoki aitortzea, torturak kaltetu guztion aurrean nolabaiteko errekonozimendu gisa. Berria - Euskal Herria 2006-02-12
Gerrako pilotu honen anekdota xumearen ondoan (Arras gaineko errekonozimendu hegaldia, tiroketa, itzulera), eta gertaeren osagarri ez baina liburuaren egiazko mami gisa, Saint-Exupéryren bizitzako bizipenek eragindako gogoetak kontatzen dira. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 10. orr.
Saint-Exupery gerrako pilotu eta Errekonozimenduko 2/33 Hegazkin Taldeko kide da Bigarren Mundu Gerran. Berria - Kultura 2004-05-01
Ate asko jo ondoren, 2/33 Errekonozimendu taldean sartzea lortu zuen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.
Elurra ari zitzaion Zeunerri, poloniarrek Oswieçin eta alemanek Auschwitz deitzen zuten tokira iritsi zenean, errekonozimendu soldadu batek eramanik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 198. orr.
eta errekonozimendu (5); eta errekonozimendua (3)