Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errekondo iz erreka ondoa, erreka bazterra.

Kale bazterretan, mendian edo errekondoetan tenpluren bat, saindu etxeren bat eta jendea otoitzean ikusiko duzu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 179. orr.

Basora eramango nuen, errekondoan etzango ginen inork ikusiko ez gintuen bazterren batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 101. orr.

Altza, errekondoetan airoso eta lerden altxatzen den zuhaitz beltz hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

Beheko zoko eta errekondoetan [...], erreka eta ibaien ondoan pilatzen da erreka-laino umel, busti eta frexkoagoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

Errekondoko zuhaitzak ea zenbateko goroldio mantarra hartzen zuten, edo zuhaitzen hostoak zenbat irauten zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.

Errekondoetako zuhaitz batzuk, hango hezeduraren poderioz, zenbateko goroldioa biltzen zuten enbor-gerrian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 208. orr.

Kostatik apartexeago, ibarreko lur errekondokoetan dabilenak ere antzematen dio itsasaldetik datorkion haizeari, itsasoa bera ikusi ez arren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

Gaztain morkotsa bezain berdebeltz ager daiteke errekondo baztertu eta zailduenean, baina nolako margo berezia duen bere muinak, e?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus