Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreklutatze (orobat errekrutatze) 1 iz pertsonez mintzatuz, armadarako biltzea.

Ondorengo guztia baino suspergarriagoak izan ziren garai bateko gutunak, eskariak, bilerak, eztabaidak, erreklutatzea, sesioak, salbamendua eta sedizio argi eta garbia.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 350. orr.

Gizarte Siriakoaren geruza aberats eta sofistikatuagoaren herodianismoa [...] judaismoaz gain beste erlijio nagusi siriako batzuen erreklutatzeak orekatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Andrew Millerren izenari begiratuta [...] ez zirudien jendea itsasora eramateko pertsona egokiena izan zitekeenik, baina erreklutatze lanean harrigarria izan zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 135. orr.

Frantziako iturriek, bestalde, Zougam Afganistanen trebaturiko islamisten erreklutatze sare baten inguruko sumarioan aipatzen dutela esan zuten.  Berria - Mundua   2004-03-16

Jantzien pean lehergaiak ezkutatuta zeramatzan ekintzaile suizida batek bere burua zartarazi zuen Irakeko Poliziaren erreklutatze bulego baten sarreran.  Berria - Mundua   2006-01-06

Kirkuken beste bi zibil irakiar hil ziren, errekrutatze zentro baten aurrean bonba bat leherrarazita.  Berria - Mundua   2004-11-19

3 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Egin zaitez marinel-bilatzaileen ofiziala, eman ezazu izena marinel-erreklutatze bulegoan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 134. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus