Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreklutatu, errekluta(tu), erreklutatzen (orobat errekrutatu) 1 du ad pertsonez mintzatuz, armadarako edo talde armatu baterako bildu.

Erresuma Batuko Armadak Brian Nelson paramilitar ohia informatzaile gisa erreklutatu zuen, eta UDA Ulster Defendatzeko Elkarteko kide egiteko eskatu zion.  Berria - Mundua   2004-09-24

Nazio Batuen Erakundearen haur soldaduen ituna sortu da, desmobilizazio egitasmoak eratu dira hainbat herrialdetan eta haurrak erreklutatzen dituztenak legez jazartzeko bidea ireki da.  Berria - Gaiak   2004-11-18

1914an erreklutatu zutenetik, Flandesen eta Frantzian egon zen soldadu.  Berria - Kultura   2006-04-16

Armada oraindik borondatezko izen-ematearen bidez erreklutatzen zen garaian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

Terroristatzat jotzen diren erakunde armatuen portzentaia handi batek giro horretan erreklutatzen dute jendea.  Berria - Harian   2005-03-11

Armada inperialeko unitateetan, nonahi erreklutatuak eta nonahi ezarriak zirela ere, aginte militarraren hizkuntza bakar bihurtzearekin konformatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Metrailadore-deskarga batez akabatu zuen harakin-haur bidutzi batek, Salò-ko errepublikak erreformatorietan erreklutaturiko hamabost urteko morroi asturugaitz haietariko batek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 75. orr.

Tamil tigreek, ordea, ukatu egin dute adingabeak indarrez errekrutatu izana.  Berria - Mundua   2006-04-18

Reaganek kontrairaultza sostengatu zuen, nagusiki guardia somozistako kide ohiek eta indarrez errekrutatutako nekazariek osatua.  Berria - Mundua   2004-07-17

2 irud/hed

Britainiar Indiako funtzionarioak ere merkatari-klasetik erreklutatzen ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.

CIAk erreklutatu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 40. orr.

Donaldsonek berak iazko abenduan aitortu zuen 80ko hamarkada hasieran errekrutatu zutela MI5 zerbitzu sekretu britainiarrek.  Berria - Mundua   2006-04-06

Froga ugari eman daiteke barne-proletalgo baten existentziaz hemen, besteak beste, proletalgotik erreklutaturiko "intelligentsia" baten existentzia, gutxiengo menderatzailearen agente gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 437. orr.

Euskal Zerbitzuek Intelligence Service-rako lan egiteko erreklutatu nindutenekoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 221. orr.

Mendebaldeko ehungintza-hiri guztien inguruetan, merkatariek, destajuan lan egingo zuten eta hiriko langileek bezalako eskariak egingo ez zituzten langileen bila, iruleak eta ehuleak milaka errekrutatu zituzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Bazirudien antzinako erlijio-praktikek, zeinen bidez jarraituko baitzuen erreklutatu berri apalen oste honek bere erlijio-premiak asetzeko bila, proletalgoaren ugazaba sofistikatuen bihotz hutsetarainoko bidea aurkituko zutela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus