Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskopeta zein erreklamoa, sarea nahiz zepoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 57. orr.
Hala zen, kardantxilo talde bat gora eta behera ari zen, zelaia inguratuz, erreklamoa zegoen tokirantz. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 19. orr.
Hoditxo hauetan makilak sartu eta gure erreklamoa zuhaixkatik tarte batera jarriko dugu, txoritxoak kanta dezan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 19. orr.
Bazen erreklamo antzeko bat nire anaiak erabiltzen zuena ni erakartzeko: igelen korroka. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.
Baina firma komertzial nagusien dendetako erreklamoetatik bi kale aurrerago dago Einaudi argitaletxearen liburu-denda nagusia, eta bertan sartu naiz mendeku txiki apal bat buruan nuelarik: azken nobedadeen farfaila atzean utzi eta fondoko liburuen bila hasi naiz. Berria - Kultura 2004-07-31
Komaien kalakak, erreklamo hotsak, hizketaldi laburrak. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 119. orr.
Fetitxismo guztiak uxarazteko modukoak dira Hemingwayren itxura onkotearen erreklamora eskaintzen dizkidaten plateren prezioak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.
Oraindik ere europartzeari eta globalizazioari gaur egun egokituko zaizkion euskal identitate berrien erreklamoak daude jokoan. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 88. orr.
Hark udaletxean egin du erreklamoa eta. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 169. orr.