Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreklamazio 1 iz erreklamatzea.

-Jakina, berehala egin nuen erreklamazioa, eta zer uste duzu erantzun zidatela?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 13. orr.

Erreklamazio bat egin eta joan dun.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 250. orr.

Erlijio nagusien ezaugarri berria zera zen: leialtasunaren erreklamazioa beren profetek hartu omen zituzten errebelazio pertsonaletan oinarritzen zutela.-Jakina, berehala egin nuen erreklamazioa, eta zer uste duzu erantzun zidatela?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.

Pobreziagatik zorra zerekin ordaindu ez zuenez, zaldunaren erreklamazioz preso hartu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 857. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Geroko erreklamazioei uko egiteko agiria izenpetu bezain laster, konpainiako abokatuek hamabi mila eta bostehun dolarreko txeke bat eskuratuko didate.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 112. orr.

Esan beharrik ez da arauzko geldialdiak egin egin zirela, zeren "horrela egin ezean -Nikolasek zioenez-, zaldiak bidezko erreklamazioren bat aurkezteko eskubidea zuen".  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 358. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bezero batek zigarreta piztu zuen erre ezin zitekeen gune batean, eta beste gizon batek erreklamazio orriak eskatu zituen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-07

Duela hamar egun eskas, borreroari erreklamazio-orriak kondenatuen eskueran (edo haiek ikusteko moduan, behintzat) jartzeko agindua iritsi zitzaion Ministeriotik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 81. orr.

Orain erreklamazio zerbitzua ere badaukazue?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.

Hau ez dun erreklamazio liburua eskatzeko unerik aproposena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 23. orr.

· Gizarte-erreklamazioa asetzeko Hamurabiren lan neketsua laster urperatu zuen mendietako kasiten inbasioak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erreklamazio bat (3); erreklamazio orriak (3); erreklamazioa egin (3); zuen erreklamazioa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus