Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beren mahuka kolorezkoak erreklamatuko zigula, zilarbizitan zein urdaitan, ehuneko 10eko neurrian, hurrengo bisitaldian. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 146. orr.
Eta nork esan dizu bazenuela eskubidea niri zerbait erreklamatzeko? Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 54. orr.
Paper bat zabaldu zuen nire aurrean, zeinean esaten zen ez nuela inolako eskubiderik printzeari ezer erreklamatzeko eta nire burua lotzen nuela ez berriz saiatzeko printzea ikusten. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 74. orr.
Tokian tokiko ehiza barrutietara zuzentzen ziren aseguru etxeak basurdeek edo orkatzek eragindako auto istripuen kalteak erreklamatzeko. Berria - Euskal Herria 2006-02-14
Inork ez bide zitinan erreklamatu eta tanatorioak Unibertsitateari eskaini zizkionan ikasleek erabil zitzaten. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 128. orr.
Zerbitzu sekretuek aditzera eman zuten hegazkinetako bi bidaiari ikertzen ari zirela, emakumezkoak eta txetxeniar jatorrikoak, eta senideek ez zituztela beren gorpuak erreklamatu. Berria - Mundua 2004-08-28
Hau aitasantutzak erreklamatzen zuen Erromatar Inperioaren eliz oinordeko zen aldetik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 103. orr.
Pinguinoa ernegatu eta idazlearen atzean etorriko da kanpamenturaino, protestaka, oso haserre, eta hor izango da luzaroan, kanpamentuaren ertzean bere arraina erreklamatzen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 311. orr.
Eta erreklamatzen ez baduzu ez dizute aitortuko. Berria - Ekonomia 2004-10-23
Lapurketaren salaketa bera ere egin gabe zuelarik, pentsa zer-nolako argibideak eman beharko zizkigun, atsoa erreklamatzera etorriz gero! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 386. orr.
Badut eskubide atzendu gaberik erresuma honen gainean, eta abaguneak nau orain haiek erreklamatzera bultzatzen. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 230. orr.
Geroztik, Printzesa hura ez da kontent, eta maiz jiten da bere dotearen erreklamatzerat, haize hegoaren irudia hartuz. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 140. orr.
Aski nuen, leherketa baino lehen, telefonoz beste erakunde edo norbaiten izenean, atentatuaren jabetza erreklamatzearekin. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 187. orr.
Kristautasuna bere doktrina hizkera arrazionalean adierazi ondoren, ezin zen geratu arrazoimenaren bidezko eremuan sartzen ziren jakintza-arloen gain agintea erreklamatu gabe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.
Edozein bulegotan egon zitekeen, zerbait eskatuz, erreklamatuz, protesta eginez, edo, besterik gabe, administrazioan barkamena eskatuz, programan zerbaitek huts egiten zuenean beti egin behar izaten zuen bezala, bere ardurapeko kontua izan edo ez. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 252. orr.
Behar zutela bipilki zin egin elizgizonak zirela, erregearen jendeari itzuri eta Elizaren justizia erreklamatzearren, eta, hartarako. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 110. orr.
Ba omen zen neska bat bere gurasoek Sevillatik Epaitegiaren bidez erreklamatua, eta beste bat bidali zuten, haren antza zuena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 276. orr.
Xaharrak bakartasunean hilak, gero "frigoetan" metatuak, azkenik hainitz nehork ere ez eskatu edo erreklamatuak! Herria 2003-11-06
erreklamatzen ez (4); gorpuak erreklamatu (3)