Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Proposatzen ziotenak ez zeukan errekisarekin zer ikusirik; ez zen ejerzitoa egiten jabe, baizik eta halako sujet partikular bat, Carlos Degrela Villabaso. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 254. orr.
Valeriano Neira-ren lurperatzea izan zen, ezusteko tiroketan hila errekisa bat egiten ari zela Hernaniko Banco Guipuzcoanon. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 46. orr.
Errekisa txukun bat egiteko asmoan hartu genuen zenbait lagunek noizbait Eibarrera, kanoiak behar genituen gure baforeak artilatzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 55. orr.
Elena Andreievna ederra, Serebriakoven emaztea, gosez eta hotzez hil zen 1918-1921 arteko gerra zibilean, eta urte horietako batean fusilatu zuten Vania, errekisarako garia ezkutatzeagatik. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 140. orr.