Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreketa 1 iz erretzea.

Milaka dira [...] gizakion espiritu inkisidoreak eragin dituen suntsiketak, erreketak, txikizioak, hilketa eta salaketak, kartzela-aldiak, desterruak, pertsekuzioak, torturak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 87. orr.

Gerizarik gabeko eme-mundu horrek gaitzeko sarraskiak pairatu zituen: bortizkeria, bortxaketa, ebasketa, ohointza indartsu, erreketa, suntsiketa.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 88. orr.

Orain arteko legeek ere kristautasuna hartu dute aintzat heriotzarekin lotuta dauden arlo guztiak arautzeko, hala nola hilkutxak, hilotz garraiatzea, erreketa, ehorzketa, hileta enpresak, beilatokiak eta hilerriak.  Berria - Harian   2005-02-23

Erreketaren berri zehatza zekarren informazioak, baina argazkian ageri ziren etxe-multzo baten hondakinek harritu egin ninduten: ez ziruditen erreketa normal batek eraginak, ematen zuen zerutik erori zela sua etxe haien gainera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 186. orr.

Jendea irainka eta joka kalean, kutxazain automatikoen eta autobusen erreketak egunero.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 12. orr.

Morroilo gainean zegoen gedarraren azterketa zehatzak garbi erakutsi zuen atea ez zegoela morroilotua erreketa gertatu zenean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 89. orr.

2 (tabakoarena)

Guk gauero egiten duguna, baina zurruta, erreketa eta bat-batean euren bizitza konpondu nahia nahastuta!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 362. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Naziek, beste hainbat kontzentrazio-esparruetako sistema bera aplikaturik, erreketa-gune bat ere eraiki zuten arroza zuritzeko eraikuntza hartan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 43. orr.

Donostiaren erreketa garaiko trasteak.     «Kuskue tanden», 2004 - 112. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Astebete iraun zuten liskarrek, eta auto erreketak eta kale kalapitak nonahi piztu ziren aldi horretan. Seriotasuna zen zeremonia guztiaren ezaugarri bereziena; edanean barrezka ibili ohi ginen beti edo eskuarki, eta porru-erreketan aldiz serioa zen gure jarrera, ekintza debekatuak halako zerbait eskatzen zuelakoan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

Orduak entzuten genituenean, bagenekien Pitxita gure astoa lotzeko ordua zela, haizebelastu baino lehen; garbiketa egiteko ordua, gero arropak lehortuko baitziren; atzendu beste baterako sasi erreketa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 67. orr.

Tropiko aldeko baso-erreketak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

Haren belarriek entzunak zituzten juduei buruzko istorioak, iritsia zen harengana arrazakide-erreketaren berri, baina bata da entzutea eta bestea ikustea: eskuz ukitzea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus