Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errekerimendu iz errekeritzea, hertsatuz eskatzea.

Aralarreko Iruñeko zinegotziek udaletxeko bulegoan zuten ikurrina eta masta berreskuratzeko eskaera ofiziala errekerimendu baten bidez aurkeztu zuten, atzo, udal erregistroan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Administrazioari dagozkion sei kasuei, berriz, errekerimendu baten bidez eman zaie irtenbidea.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

Erasotzailea nire errekerimenduari men egiten ari zela uste nik, okerragoaren atari zela ohartu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Hik egun horietan autobideko lapurketez argitaratutako informazioak erabakigarriak izan omen zituan Ripodasek Soriaren errekerimenduei amore ematerakoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.

Isilik geratu ginen, unibertso osoa geratu zen isil eta geldirik, itsas txorien karranka urrunak edo bertako umeen errekerimendu ozenak gorabehera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 28. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus