Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Errekarri zuria, lehor; ozta han-hemenka ur xirripa urri batzuk hondartza aldera isuri. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.
Hartu zuen eskuan bere makila, bost errekarri leun-leun aukeratu eta artzain-zorroko sakela batean gorde zituen. Hartu zuen habaila beste eskuan eta filistearraganantz hurbildu zen. Elizen arteko biblia 1 Sm 17,40
Nemesiorentzat inor baino gehiago diren hiru harri han daude: berrehuneko zilindroa, ehun eta laurogeiko kubikoa, eta errekarri trinko-zaztar bat, batez beste hamabi arroa inguru dituena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.
Eternitate osoa errekarriarena egiten? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 216. orr.
Errekarriek diotenez, beti elkarrekin egongo gara gu hirurok, behin eta betiko.-Badakit! -esan zuen, eta ibaian tente jarri eta eskukada errekarri txiki bildu zuen-. Ijitoei ikusi eta ikasia diet. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 45. orr.
-Errekarriei eragin zien, katilu-itxuran tolestuak zituen esku artean, eta begiak itxi, eta ibai-ertz lohitsurantz barreiarazi zituen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 45. orr.