Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik eskatutako soldata -berrogeita hamabost koroa eskas, astean sei orduengatik- bost koroa gutxitu zidatek errekardaritza eginda. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 145. orr.
Merkatariak gogotik aritzen ziren errekardaritzan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.
Ez da lan gozoa antzinako eran salerostea, errekardaritzan jardunez, nahiz ohitura horrek, arabiar herrietan, arkitekturaren logika berari erantzuten dion: prezioak gezurrezko fatxadak dira, eta elkarrizketa sigi-saga eta itsumustuka saiatzen da misteriora -produktuaren benetako preziora- iristen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 220. orr.
Salneurria ere izutzekoa eskatu zuen, jakina, eta Héracliusek errekardaritzatan ibili gabe ordaindu zuen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.