Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
errekardari iz herriz herri hainbat gauza saltzen dabilen pertsona, eskuarki haien prezioa eztabaidatzen duena. ik txerpolari 4.
Errekardaria izan behar zuen, mandatuakaz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 102. orr.
Ahoa bete hagin gelditu ziren denak, beti zeukan uste baino handiagokoren bat Cienfuegos errekardariak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 98. orr.
Kafea sutan ipini zuen txabolan errekardariaren atzetik sartuta. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 102. orr.
Altxa egin zen arrantxeroa, ikara emoten zuen batzuetan errekardariak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 105. orr.