Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errekaratu, erreka(ra), errekaratzen da/du ad errekara joan.

-Zela zirtzil batek ez dik gure adiskidetasuna errekaratuko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 282. orr.

· Baigorriko Pierre Semerenak bere bizia galdu du, ibiltzen zuen tresna uzkalirik eta errekaraturik.  Herria   2001-04-26

2 erreka jo, erabat hondatu.

Bankua, ordea, errekaratu egin zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 37. orr.

Delako indarsuenek produkzioa emendatuko dutelarik beren mozkin berriekin, prezioak apalduko dira eta moda xahar naturalean ari diren laborari ttipien bizipideak errekaratuko dira.  Herria   2004-01-08

Sobiet Gorriaren Meka esaten zioten, hortik atera zenezake zenbateraino errekaratu den herri hau orain!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 46. orr.

Angelu Blancpignon-eko auzotar ainitzek uste dute postak nahitara dituela errekaratzen beren bulegoko zerbitzuak.  Herria   2005-11-03

Zer behar da pentsatu bilakaera hortaz? Lehenik ikusten dut hor datu baikor bat: ez dela gure herria erraiten dugun bezen eri eta errekaratua.  Herria   2005-08-11

-Ez da tokirik hiritar zintzoentzat; sasi abokatuez eta etxeko probetxu ari diren jendez osatu gobernua gure erresumaren errekaratzen ari da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 196. orr.

-Zela zirtzil batek ez dik gure adiskidetasuna errekaratuko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 282. orr.

3 beheko errekaratu da/du ad erreka jo, erabat hondatu.

Familia hura beheko errekaratu zen, Ithurbide zaharra, Bittorren aita, atsekabez hil zen; haren emaztea eta haurrak mugaz haraindira joatera behartuak izan ziren, Bera herrira, han ahaideak baitzituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.

Hilabeteak joan ziren, eta bere mehatxua gauzatu zuen: Ithurbidetiarrak beheko errekaratu zituen, eta herriaren abandonatzera behartu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.

Aitari halako errespetua zion, halako beldurra, non ezin izan baitzion deus erran jakin zuelarik entseatzen zela, eta lortzen zuela, Ithurbidetiarren beheko errekaratzera eta, Saratik lekutzera behartuko zituela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 77. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus