Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errekamara (orobat errekamera g.er.) iz su arma baten kanoian, ahoaren kontrako aldea, zeinean karga kokatzen baita.

Astiro altxatu zuen errebolberra, eta, poltsikotik sei bala atera ostean, errekamaran sartzen hasi zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 155. orr.

Beste bala bat sartu zuen Mauserraren errekamaran.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

-Putasemeak! -esan du poliziak sutan-, bala errekamaran sartuta zitean, tiro egiteko pronto.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Kargadorerik gabe zegok, errekamaran ez dik balarik.     «Kuskue tanden», 2004 - 184. orr.

Errekamarari bueltak ematen hasi zen Alba.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 155. orr.

Pistolaren errekamara eta kolpekaria zuzen zebiltzala egiaztatu zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus