Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbait errekaitu eman genizkien, ia horrekin konformatzen ziren. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 93. orr.
Errege Jaunak ezarri duen erreinuetan eta Erroman ere, zerbitzu handiak egin dizkizun gizona izan delakotz eta gorago igaiteko heina eta kardinale kargua jasateko doia errekaitu baduelakotz jadaneko. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 195. orr.
Arrakasta honen ondorioz, arratsalde partetik, txosna ainitz errekaiturik gabe egon dira: publikoari gure barkamenak egiten dizkiogu, eta 2004. ediziorako ernaiagoak izanen girela segurtatzen diogu. Herria 2003-05-22
· Hango ura, kimikari onek behar bezalako errekeituz horniturik, kutsu tzar guzien kentzeko, ximenki prestatua bide da. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 41. orr.
Garai haietan, menturazale, txerpolari, errekaitu-saltzaile, buhame, ijito eta mota guztietako petral saldoek mukuru betetzen zutela Amazonian sartzeko atari zen San Oximoron herria. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 15. orr.
Ondoren dendaren atzeko aldean desagertu zen, errekaitu-arsenal batez horniturik agertzeko berriz: kutxa, liburu, lupa, palmer itxurako metalezko tresna txiki bat... Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.
Gaixo Joanes nioen, baina deabruen errekaitua izana zen laurogei urtez. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 98. orr.
Cultus laborea, laborantza da; baita zainketa, zaintzea, arta, errekaitua ere; eta janzteko era ere bai. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.