Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

errekadu iz mandatua.

Bestea, Luisentzako errekadu bat, telefono numero bat; deitzeko, mesedez, astelehenean.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 110. orr.

-Zein da dakarzun errekadua -bota zidan Mallonak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 39. orr.

Mungiatik errekaduak eginda nentorrenean, esango eustan: [...].  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 64. orr.

Berdin ibiltzen zen, emakumeen kontuaren aldetik esan nahi dut, Atxuriko Tomasito, apur bat atzeratua zena, azokako dendarien errekaduak hara eta hona eramaten.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 136. orr.

Ordurako, alabaina, Xarrien hantxe libre utzia izan du, Suitzara bidean joango delakoan, eta bidean errekaduren bat -Jesus Galindezek sekula argituko ez duen errekadua- eroango duelakoan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 90. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus